43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E U N T Z A

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-1.867 larizio pinu eta 129 haritz amerikar, hurrenez hurren pinuak 535 metro kubiko zur eta haritzak 119 metro kubiko zur eta 20 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.142.000 pezeta.

Enkantea Beuntzako Kontzeju Etxean eginen da, apirilaren 21ean, eguerdiko hamabietan.

Baldintza ekonomiko eta administratiboak Kontzejuko alkatetzan daude eskura, eta enkantea hasterakoan irakurriko dira.

Beuntzan (Atetz), bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Kontzejuburua, Miguel Eugui.

Iragarkiaren kodea: A0102627