III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AÑEZKAR, OTEITZA, ELKARTE ETA GARTZIRIAIN KONTZEJUA
Oihan aprobetxamendua
Añezkar-Oteitzako, Elkarteko eta Gartziriaingo Kontzejuek behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen dute, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lotea: Austriako 4.582 larizio pinu, 1.679 metro kubiko zur eta 204 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Alderdia: Eltxu (60. fazeroa). Hasierako prezioa: 8.843.900 pezeta.
Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, arratsaldeko bietan, ereduaren ariora.
Enkantea hurrengo egun baliodunean eginen da, eguerdiko ordu batean. Hartan parte hartu ahal izateko, fidantzatako hasierako prezioaren ehuneko 2 ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Baldintzak Udalaren idazkaritzan daude, Berriobeitin, interesatuen eskura eta enkantea hasterakoan irakurriko dituzte.
Añezkarren, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, María Angeles Irisarri.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ................................., adinez nagusi.
N.A.N. zenbakia: .............
Helbidea: ................................. (herria, karrika, probintzia).
Telefono zenbakia: ...........
Austriako 4.582 larizio pinu, 1.679 metro kubiko zur eta 204 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, enkantean saltzeko enkantearen berri dut, baita hura esleitzeko baldintzen berri ere. Hortaz, onartzen ditut eta haren truke zenbateko hau eskaintzen dut: ............. pezeta (letraz eta zenbakiz).
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0102625