43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AÑEZKARKO ETA OTEITZAKO KONTZEJUA

Oihan aprobetxamendua

Añezkarko eta Oteitzako Kontzejuek (Berriobeiti), behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen dute, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: Austriako 4.688 larizio pinu, 465 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Alderdia: Osabedi (Añezkar-Oteitzako fazeroa).

Hasierako prezioa: 558.000 pezeta.

Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, arratsaldeko bietan, ereduaren ariora.

Enkantea hurrengo egun baliodunean eginen da, eguerdiko ordu batean. Hartan parte hartu ahal izateko, fidantzatako hasierako prezioaren ehuneko 2 ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Baldintzak Udalaren idazkaritzan daude, Berriobeitin, interesatuen eskura eta enkantea hasterakoan irakurriko dituzte.

Añezkarren, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, María Angeles Irisarri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................., adinez nagusi.

N.A.N. zenbakia: .............

Helbidea: ................................. (herria, karrika, probintzia).

Telefono zenbakia: ...........

Austriako 4.688 larizio pinu, 465 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, enkantean saltzeko enkantearen berri dut, baita hura esleitzeko baldintzen

berri ere. Hortaz, onartzen ditut eta haren truke zenbateko hau eskaintzen dut: ............. pezeta (letraz eta zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0102623