43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

55/2001 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Belén Juanpérez Eguinoa andrea Toki Administrazioko Departamentuko Toki Entitateen Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuko Berriztapen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko martxoaren bostean egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Belén Juanpérez Eguinoa andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Entitateen Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuko Berriztapen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0102708