43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A N K O Z E

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Bidankozeko Udalak, 2000ko abenduaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa.

2001ko urtarrilaren 3an, 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratu eta hasi zen jendaurreko aldia. Epe horretan ez du inork erreklamaziorik aurkeztu eta, hortaz, aldaketa hau, zeinen edukia iragarki horretan deskribatzen baita, behin betikoz onetsita geratu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, aipatutako legeko 277. artikuluan xedatua betetzeko.

Bidankozen, bi mila eta bateko otsailaren hogeita batean. Alkatea, María José Hualde Mainz.

Iragarkiaren kodea: A0101913