43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

Tulebrasko hiri aberastasunaren balorazio ponentziaren berrikuspena behin betikoz onetsirik

Tulebrasko Udalak, 2000ko azaroaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tulebrasko hiri aberastasunaren balorazio ponentziaren berrikuspena. Proiektua jendaurrean egon, hamabost egunetan -iragarkia Udalaren iragarki oholean paratu zenetik kontatzen hasita- eta epe horretan ez zen erreklamaziorik aurkeztu; horren ondorioz, Batzorde Mistoak behin betikoz onetsi zuen ponentzia hori, 2000ko abenduaren 29an.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak sor ditzan.

Tulebrasen, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian. Alkatea, Rafael Ayesa Pascual.

Iragarkiaren kodea: A0101912