43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik, udaltzainek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Huarte Rípodas, Sebastián. Matrikula: NA- 6365-AN. Tokia: Santiago, 4. Eguna: 2000-12-23. Espedientea: 157/2000. Zenbatekoa: 5.000. Arau-haustea: 11.1.

Arau-hauslea: Mendióroz Iriarte, Marina. Matrikula: SS- 6378-AG. Tokia: Isidoro Gil de Jaz, 2. Eguna: 2000-12-23. Espedientea: 179/2000. Zenbatekoa: 5.000. Arau-haustea: 11.11 eta 11.1.

1.-Irekitako espedienteak iraungiko dira, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bete ondotik, beste hogeita hamar egun gehiago igarotzen badira, salbu eta haiek eteteko arrazoiren bat gertatzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 42.5 artikuluan aipatzen denaren arabera.

2.-Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak % 50 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa udal diruzaintzan (udaletxeko lehenbiziko solairuan) berean egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia jarriz.

3.-Ibilgailuaren jabea arau-haustearen erantzulea ez balitz, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko 72.3 artikuluak ezarritakoa betez, jabeak, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabortz egun balioduneko epean arau-hauslea identifikatu beharko luke eta, horretarako, Udaletxeko Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako bertze tokiren batean, arau-hauslearen izen- abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea idatzirik dituen idazkia aurkeztu. Identifikazio hori egin nahi izanen ez balu, ibilgailuaren jabeari arau-hausketa larriaren salaketa jarriko litzaioke. Salaketa horrek berrogeita hamar mila pezeta bitarteko isuna lekarkioke.

4.-Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau- haustea egin duen gidaria, bertzenaz sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

5.-Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6.-Salatuak alegazio idazkirik edo probarik proposatzen ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Orduan, hartuko dira frogatutako egitatetzat, kalifikazioa ekarri duten arau-haustetzat, pertsona erantzuletzat eta proposatzen den zehapentzat, bakoitzari dagokion laukian aipatzen direnak, alegia, izen hauen azpian daudenak: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatua" eta "zenbatekoa". Halaberean, jakinarazten da espedientea ikusgai dagoela udal bulegoetan, goizeko 8etatik arratsaldeko 2 orduak arte, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dela, bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7.-Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko bertze batean aurkeztu beharko du idatzia.

Zangozan, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0101874