43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

64/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, helduendako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitate pribatuei (euskaltegi eta gaueskola pribatuei) 2001. urtean laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 6an eman duen 64/2001 Foru Aginduaren bidez, helduendako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitate pribatuei (euskaltegi eta gaueskola pribatuei) 2001. urtean laguntzak emateko deialdia onetsi da. Honako hauek dira.

O I N A R R I A K

1. Nafarroako Foru Komunitateko euskaltegi eta gaueskola pribatuek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 2001. urterako (2000-2001 ikasturteko azken bi hiruhilekoak eta uda, eta 2001-2002 ikasturteko lehen hiruhilekoa barne) emanen dituen laguntzak eskuratu nahi izanez gero, ondoko baldintza hauetaz gain, alegia, batetik, 161/1988 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduko 3. artikuluan ezarritakoak -Erregelamendu horrek helduendako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitate pribatuei laguntzak nola eman arautu zuen- eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/97 Foru Legetik heldu diren erregelamenduak, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Identifikazio Fiskaleko Kodea izatea.

b) Dirulaguntzak jasotzeko bankuko kontu korrontea euskaltegi edo gaueskola pribatuaren zuzendariaren izenean egotea.

c) Euskalduntze nahiz alfabetatze taldeak 10-20 ikasle bitartekoak izatea.

d) Bertze entitate publiko batzuek eman dirulaguntzak aitortzea.

2.1. Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzak jaso nahi dituzten entitateek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2001-2002 ikasturtearen hasieran, hots, 2001eko urriaren 26a baino lehenago, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

a) Urteko aurrekontua, zeinetan kontusail hauek zehaztuko baitira: langileria, Gizarte Segurantza eta funtzionamendua.

b) Ikasturteko plangintza orokorra, zeinetan zehaztuko baitira: ikasle taldeak, hasierarako eta amaierarako aurreikusi diren ikasketa mailen arabera sailkatuak eta, horietako bakoitzean izena eman dutenen kopurua.

c) Eskola egutegia, zeinetan zehaztuko baita: ikasturtea noiz hasi eta bukatuko den, eta irakastegunak eta asteko eskola ordutegia zein izanen diren. Barnetegietan, hiruhileko bakoitzean zenbat irakastegun izanen den adierazi beharko da.

d) Irakasleen zerrenda (alfabetoaren araberako hurrenkeran) eta irakasle ez direnena, datu hauek barne:

-Izen-deiturak, jaioteguna, helbidea, telefonoa eta titulazioa.

-Irakasle bakoitzaren asteko eskola edo lan orduak, irakasten dituen ikastaro eta mailak, eta ikastaroez gain bere gain dituen bertzelako lanak.

-Titulu akademikoen eta euskara tituluen fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

e) Ikasleen zerrenda (alfabetoaren araberako hurrenkeran), zeinetan agertuko baitira: ikasle bakoitzaren adina, helbidea, NANa, taldea eta maila (urteko edo hiruhileroko ordainagiriaren edo izenematearen kopia edo fotokopia ere aurkeztu beharko da). Hiruhileroko dirulaguntzak jaso nahi badira, agiri horiek ezinbertzean aurkeztu beharko dira.

f) Ondasun eta materialen inbentarioa, bai eta ikastetxeko krokis edo planoa ere.

g) Ikastetxeko zuzendariak edo arduradunak sinaturiko zinpeko aitorpena (Euskara Zerbitzuak behar denean emanen du). Aitorpen horretan egiaztatuko da aurkezten diren datuak eta dokumentazioa egiazkoak direla.

h) Arestion aipatu baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.

2.2. Ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoko dirulaguntzak ordaintzeko ezinbesteko baldintza izanen da irakasleen Gizarte Segurantzaren kotizazioko TC1 eta TC2ren fotokopiak aurkeztea abenduaren 15a baino lehen.

2.3. Dirulaguntzak jaso ahal izateko, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak eman "Transferentzia bidezko Ordainketa" inprimakia bete beharko da, eta gainerako agiriekin batera aurkeztu.

2.4. 2000-2001 ikasturteko deialdirako dokumentazioa aurkeztu zuten entitateek dokumentazio hori gaurkotu beharko dute handik hona aldaketarik gertatu bada.

2.5. Ez da eskaera bat bera ere onartuko ezarri epeetatik kanpo aurkezten bada.

2.6. Dokumentazio osatu gabeak, administrazioak jakinarazi ondoren, 7 eguneko epean osatuko dira.

3. Udako (uztaileko, abuztuko eta iraileko) ikastaroen dokumentazioa, ikastaroa bukatu baino 10 egun lehenago aurkeztu beharko da Euskara Zerbitzuan, azken horrek ikastaro haiek kontrola ditzan. Ez da ikastaro bat bera ere diruz lagunduko, dokumentazioa ikastaroa bukatu ondoren aurkezten bada.

4. 2001-2002 ikasturterako dirulaguntzak ondoko ikastaro mota hauen arabera emanen dira:

a) Arruntak: astean 4, 6, 8 eta 10 ordukoak.

b) Barnetegiak: ikastaldi bakoitzeko gutxienez 100 ordukoak.

5. Deialdi honen babesean eman beharreko dirulaguntzak ikasturteko hiruhileko bakoitzari dagokion aldian ordainduko dira, hau da, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan, Euskara Zerbitzuak banatuko dituen fitxak aurkeztu ondoren. Fitxa horiek honako data hauetan aurkeztu beharko dira:

-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 egun naturaleko epean: 2000-2001 ikasturteko 2. hiruhilekoari dagozkion fitxak.

-Maiatzaren 4a baino lehenago: 2000-2001 ikasturteko 3. hiruhilekoari dagozkion fitxak.

-Irailaren 14a baino lehenago: 2001eko udako fitxak.

-Urriaren 26a baino lehenago: 2001-2002 ikasturtearen hasierako fitxak.

Aipatu dirulaguntzak ordainduko dira harik eta Aurrekontuen Legeak horretarako ezartzen duen aurrekontu-saila bukatu arte. Laguntza horiek eskatzen dituzten entitateen kopuruan aldaketarik gertatzen bada, aurrekontu-saileko dirua proportzionalki banatuko da. Hainbanaketa horren emaitza bertze entitate batzuetatik hartutako laguntzen arabera aldatzen ahal da.

6. Dirulaguntza jasotzen duten ikastetxeetako ikasleen ebaluazioa etengabekoa izanen da, erran nahi baita, ikasturtearen hasieran eta bukaeran ikaslearen maila zein den jakiteko probak eginen direla eta horiek azken ebaluazioaren aktan bilduko dira.

Horrez gain, ikastetxeak ikaslearen ebaluazio erregistroaren fitxa izanen du eta horretan idatziko dira etengabeko ebaluazioaren edo eskola bertaratzearen datuak. Administrazioak noiznahi eska ditzake fitxa horiek.

7. 2001. urterako laguntzetarako erreferentzia moduluak (2000-2001 ikasturteko azken bi hiruhilekoak eta uda, eta 2001-2002 ikasturteko lehen hiruhilekoa barne):

-Araubide arrunta: 125 pezeta ikasle eta orduko.

-"Barnetegi" araubidea: 900 pezeta ikasle eta eguneko.

8. Matrikula edo izenemate eskubideak direla-eta, ikasleei gehienez ere diru kopuru hau eskatzen ahal zaie:

-Astean 4 orduko ikastaroak: 3.566 pezeta hileko.

-Astean 6 orduko ikastaroak: 5.349 pezeta hileko.

-Astean 8 orduko ikastaroak: 7.133 pezeta hileko.

-Astean 10 orduko ikastaroak: 8.916 pezeta hileko.

-Barnetegiak: 21.937 pezeta 100 orduko ikastaroko.

9. Talderen baten ezaugarrietan aldaketaren bat gertatzen bada (dela taldea desagertu delako, dela irakaslez aldatu delako...), 15 eguneko epean jakinarazi beharko zaio Euskara Zerbitzuari. Hala eginen ez balitz dirulaguntza kenduko litzateke.

10. Era berean, Euskara Zerbitzuak entitate pribatuek sustatutako bertze ekimen batzuk baloratuko ditu. Ekimen horiek ez dira klase arruntak izanen eta helduen euskalduntzea edo alfabetatzea bultzatzea izanen dute xede.

11. Deialdi honen kontra, bai eta haren oinarri eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0102610