43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

263/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Funesko Arau Subsidiarioak Hirigintzako Araudiaren 112.3.1 artikuluari dagokion horretan (lur urbanizaezinetarako lanabes-etxolen ezaugarriak) aldatzeko espedientea, udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Funesko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Horren bitartez lanabes-etxolak jartzeko aukera eman nahi da nekazaritzako produktibitate handiko lurretan, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertainekoetan, lur generikoan eta herrigune ingurukoetan.

Ekarritako dokumentazioa ikusirik eta kontuan harturik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da behin betikoz onestea planteatutako aldaketa hori nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurretarako eta lur generikorako, eta behin betiko onespena ukatzea nekazaritzako produktibitate handiko lurretarako eta herrigune ingurukoetarako, 10/1994 Foru Legearen 32.2.b) eta 38.2.b) artikuluek debekatu egiten baitute lur horietan denbora pasako baratzezaintza.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarioen Hirigintzako Araudiaren 112.3.1 artikulua aldatzeko espedientea nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurrei eta lur generikoari dagokien horretan, eta aldaketa ukatzea nekazaritzako produktibitate handiko lurretarako eta herrigune ingurukoetarako, 10/1994 Foru Legearen 32.2.b) eta 38.2.b) artikuluek debekatu egiten baitute lur horietan denbora pasako baratzezaintza.

2. Udalari eskatzea aurkeztu dezala nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurrak eta lur generikoa baizik aipatzen ez duen dokumentua, arau subsidiarioen aldaketari buruzkoa alegia.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

4. Funesko Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0102484