43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

211/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Onesten du 2001. urtean eskolaz kanpo inguramenari buruzko hezkuntza jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdia.

Urriaren 26ko 327/1992 Foru Dekretuak ezartzen du zein araubidez eman behar zaizkien dirulaguntzak inguramenarekin lotutako jarduerei. Foru Dekretu honetako 2. artikuluak xedatzen du dirulaguntzok emateko deialdia urtero eginen dela, hartarako Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Foru Agindu bat emanik eta ondoren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik.

Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzen bidez gizartea informatu eta sentikortzeko, parte harrarazteko, inguramenari buruz hezitzeko, ikerketa sozialerako eta programak ebaluatzeko egiten dituen programetan, guztiz on da eskolaz kanpo ere hainbat jarduera sustatzea, gure komunitateko populazioan inguramenaren gaineko hezkuntza garatzea bultzatzeko.

Ikusirik Inguramenari buruzko informazio eta hezkuntza atalaren proposamena eta Ekonomi eta ogasun Departamentuak duen kontuhartzaile delegatuak aurrekontuen aplikazioari eman dion oniritzia, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko 23/1993 Foru Legeak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onestea 2001. urtean eskolaz kanpo inguramenari buruzko hezkuntza jarduerak egiteko dirulaguntzentzako deialdia.

2. Deialdi hori arautuko duten oinarriak onestea, eranskinean behar den bezala dilijentziaturik ageri diren moduan.

3. Baimena ematea berrogeita hamabost milioi eta erdi (57.500.000) pezetako gastua egin dadin 2000ko Gastu Aurrekontuko "Inguramenari buruzko hezkuntza programen eta inguramenaren inguruko beste jarduerentzako dirulaguntzak" delako 330000- 31000-7810-442100 Kontusailetik.

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko ohiko egunkarietan argitara dadila xedatzea.

5. Foru Agindu honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, agindua jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legeko 114 eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu hau bidaltzea Inguramenari buruzko Informazio eta Hezkuntza Atalera, Inguramenaren Kalitatearen Zerbitzura, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Kontrol Administratiboaren Atalera eta Ekonomi eta ogasun Departamentuaren kontuhartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

2001. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eskolaz kanpo inguramenari buruzko hezkuntza jarduerak egiteko dirulaguntzentzako deialdia

Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, nafar jendea informatu, gaitu eta Nafarroako baliabide naturalak zaintzen eta oro har inguramena hobetzen gehiago parte har dezan lortu beharrez, deialdi hau ezarri du jarduera horiek finantzatzeko dirulaguntzetarako. Hona haren oinarriak:

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa.-Helburua.

Deialdi honen helburua da dirulaguntzak ematea inguramenari buruzko hezkuntza programak egiteko, eskolaz kanpo, 2001. urtean Nafarroako gobernuko eta gobernuaz kanpoko erakundeek bultzatuak. Programa horien helburua izanen da herritarrak beren inguramenaz ohartaraztea, bai bakarka eta bai haien elkarte eta beste herritar erakunde edo instituzioen bidez, bai gaur bai gero batean gure komunitatean izan daitezken inguramen problemen kontra bakarka nahiz taldeka jokatzeko gaitasuna izan dezaten.

Bigarrena.-Hartzaileak.

Nafarroako edozein erakunde publiko nahiz pribatuk izanen du zilegi dirulaguntzok eskatzea, baldin legez eraturik badago, irabazi asmorik gabekoa bada eta Nafarroako Foru Komunitatean inguramenari buruzko hezkuntza jarduerak egin nahi baditu, deialdi honetan sartzen direnak.

Hirugarrena.-Modalitateak.

Entitateek hiru modalitatetan aurkez ditzakete proiektuak:

-A modalitatea

Modalitate honetan Nafarroako toki entitateek aurkeztuko dituzte proiektuak.

-B modalitatea

Modalitate honetan sartuko dira helburu sozial nagusitzat inguramena defendatzea duten Nafarroako elkarteen proiektuak.

-C modalitatea

Modalitate honetan aurrekoetan sartzen ez diren entitateek aurkeztutako proiektuak sartuko dira.

-D modalitatea

Modalitate honetan sartuko dira Nafarroako gobernuz kanpoko erakundeek inguramenaren gainean boluntario lana egiteko aurkezten dituzten proiektuak.

Batzorde teknikoaren ustez deialdira aurkeztu den proiekturen bat interes berezikoa bada, zilegi izanen da lankidetza arloa hitzarmen edo akordio bidez ezartzea.

Laugarrena.-Proiektuen edukia.

A.-A, B eta C modalitateak

4.1. Deialdi honetara aurkezten diren inguramenari buruzko hezkuntza proiektuen edukiak inguramen kudeaketaren arlo hauetako bat hartu behar du aintzat:

1. lehentasuna:

Basoak, hondakinak, ura nola kudeatu (ibai eta ibai bazterrak nola kudeatu ere barne), espezie eta eremu babestuak eta energia berriztagarriak nola kudeatu.

2. lehentasuna:

natura zaintzearekin batera daitezkeen nekazaritza usadio eta jaurduerak; lurzati berrantolamendua; 21 toki agendak, Energiaren erabilera arrazionala (tokialdatzeari eta garraioari buruzko guztia ere barne); inguramen praktika egokiak; ingurumenaren gaineko eraginak eta erasanak.

3. lehentasuna:

Ehiza eta arrantza aprobetxamenduak; turismo eta josteta erabilerak; Baliabide naturalak nola kontserbatu; higadura eta lurzoruaren galera; nekazritza eta beltzaintza ekologikoaren sustapena; Kutsaduraren nola galarazi eta nola garbitu; elikadura eta kontsumo ohiturak; Ingurumena kudeatzeko sistemak nola ezarri; Ingurumenaren gaineko hedapena, informazioa eta interpretazioa, eta hezkuntza tresnak nola sortu.

Aurreko horietan sartu ez baina edukiz eta helburuz interes sozialekoak direla juzgatzen den beste batzuk.

4.2. Proiektuen edukien garapena inguramenari buruzko hezkuntzarako honako tresna hauetako baten bidez eginen da:

4.2.1. Inguramenaren gaineko informazioa, komunikazioa eta ohartarazpena.

Atal honen barrenean sartuko dira honakoetan oinarri duten proiektu guztiak:

-Jendarteratze, ohartarazte eta informazio kanpainak egitea.

-Liburuxkak, liburuak, aldizkariak, boletinak eta abar argitaratzea.

-Erakusketak egitea.

-Debateak, konferentziak eta mahainguruak egitea.

-Berariaz inguramenaren gainean aritzeko egunak edo asteak antolatzea.

-Zine saioak edo zinealdiak antolatzea.

-Inguramenaren gaineko informazio zerbitzuak ematea

-Entitatearen inguramen jarduerak interneten zabaltzea.

Jarduera zerrenda hau orientazio moduan baizik ez da ematen.

4.2.2. Jendearen partehartzea inguramena kudeatzen.

Atal honen barrenean sartuko dira herritar taldeek parte hartzen duten inguramena hobetzeko ekintza puntualak antolatu eta burutzea oinarri duten proiektuak.

4.2.3. Arautu gabeko inguramen hezkuntza

Deialdi honetara aurkezten diren hezkuntza proiektuek zilegi izanen dute ikastaro, jardunaldi, mintegi, sinposio eta kongresu itxuran egitea.

Jarduera zerrenda hori orientazio hutsekoa da.

4.2.4. Ikerketa soziala inguramenari aplikaturik eta inguramena kudeatzeko programen ebaluazioa.

Aintzat hartuko dira entitate eskatzaileak garatzen dituen edo garatu dituen inguramenari buruzko hezkuntza programa jarraikiak ebaluatzeko proiektuak.

B.-D modalitatea.

Boluntario lana egiteko proiektuen kasuan deialdi honetara aurkezten diren programen edukia honako ekintza eremuetako bati buruzkoa izanen da:

1. Naturguneak eta Biodibertsitatearen zainketa.

Arlo honetan sartzen dira naturgune babestuen gaineko ekintzak eta baso ondarearen hobekuntza.

2. Nekazari giroa eta natur giroaren erabilera publikoa:

Arlo honetan honako ekintzak sartzen dira: Naturgune babestuetarako ekintzak eta baso ondarearen hobekuntzanekazari eskualdeetako inguruak berreskuratzea; ondare historiko eta kulturala kontserbatzea, hala nola ardibideak eta Santiago bidea, eta bai beste nekazari ekipamendu interesgarri batzuk ere.

3. Hiri giroa eta ingurameneko kalitatea.

Arlo honetan sartzen dira hiri giroa zaindu eta berreskuratzeko ekintzak eta hirietan eusgarritasunaren kultura sustatu eta inguramen ohitura onak harrarazi beharrezko beste ekintzak.

Eskuhartze proiektuak ondasun publikoen gainean eginen dira eta Boluntario lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen babesean.

Bosgarrena.-Dirulaguntza hartzeko moduko kontzeptuak.

Honako kontzeptuengatik har daiteke dirulaguntza:

A.-A, B eta C modalitateak.

a) Materialak argitaratzea.

b) Irakasleak ikastaroak emateko eta beste prestakuntza jarduerak egiteko kontratatzea.

c) Hitzaldietarako hizlariak kontratatzeko gastuak.

d) Jarduerak aurrera ateratzeko material suntsikorra erosteko gastuak.

e) Lokalak alokatzea (hirugarren batenak) berariazko jarduerak egiteko. Elkarteen kasuan ez da kontuan hartuko entitatearen bulegoa alokatzeko gastua.

f) Proiektuak zabaltzeko, jendarteratzeko eta publizitatzeko gastuak.

g) Hirugarren bati kontratatutako zerbitzuen gastuak.

Ez da dirulaguntzarik emanen lan-harremana edo antzekoa sortzen duen langile kontratazioaren gastuengatik, eta ez protokolo ekintzenengatik ere.

Entitate antolatzailearen kide diren hizlari eta mintzalarien gastuengatik ez da dirulaguntzarik emanen, salbu eta kilometraje edo desplazamenduagatik.

B.-D modalitatea.

Gainerako modalitateetan aipatu gastuez gain, honakoak era hartuko dira aintzat boluntario lanerako proiektuen kasuan:

a) Elikadura gastuak.

b) Jarduerak aurrera eramateko behar diren garraio gastuak eta ibilgailuak alokatzeko gastuak.

c) Istripuen kontrako eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko gastuak, bai langile boluntarioak eta bai eskuhartze proiektuan parte hartzen duten hirugarren pertsonak ere (halakorik izaten bada) babesteko modukoa.

Ez da dirulaguntzarik emanen inbentarioko materialagatik, eta ez beste gaiak erosteko gastuagatik baldin proiektuaren garapenean erabiltzeak gero gehitu egiten badu ekintza hartzen duen ondasun publikoaren ondare balioa.

Seigarrena.-Prozedura.

1. Epeak.

Eskaerak Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira (Alhondiga kalea, 1, 1. solairua) deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik gehienez hogeita hamar egun naturaleko epean, eta Entitate eskatzailearen ordezkari legalak sinaturik egonen dira.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik eta haiek baloraturik, kasuko aurrekontu kreditua ahitu ez bada, Inguramen Zuzendaritza Nagusiak zilegi izanen du dirulaguntza berriak ematea deialdiaz geroztik aurkeztu diren proiektuei, baldin eta proiektu horiek deialdi honetan ezarri diren baldintzak kunplitzen badituzte eta dirulaguntzak emateak interes sozial bat edo helburu publiko bistakoa lortuko dela uste bada.

2. Dokumentazioa.

Entitate eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Eskabide orokorra

b) Dirulaguntza eskatzen zaion jardueraren memoria edo proiektua, Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan emanen den aurkezpen ereduaren araberakoa. Eredu hori Interneten ere egonen da eskuragai, helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/psa/ayudasmaea

c) Lehenbizikoz eskatzen bazaio dirulaguntza Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, Transferentzia bidezko pagamendua egiteko eskaeraren kopia (IFZ.a daukana), lehenago Ekonomi eta Ogasun Departamentuan entregatu zena.

d) Entitateek (Administrazio Publikoak izan ezik) Ekonomi eta ogasun Departamentuaren ziurtagiri baten bidez frogatu beharko dute beren zerga eginkizunak eguneraturik dituztela.

3.-Baldintza teknikoen kunplimendua.

Arautu gabeko hezkuntzaren proiektu bakoitzak bete beharko ditu deialdi honetako 1 eta 2. eranskinetan eskatzen diren irizpideak.

Entitateek zilegi izanen dute egoki iruditzen zaizkien kontsulta guztiak egitea Administrazioak laguntza eskaerak formalizatu baino lehen.

Zazpigarrena.-Laguntzen balorazioa.

Aurkeztutako eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu. Honako kideak izanen ditu:

-Batzordeburua: Inguramenari buruzko Hezkuntza eta Informazioaren atalburua.

-Batzordekideak: Inguramen Industrialaren atalburua, Hondakinen Kudeaketarako Atalburua; Paisajearen Ekologia eta Ekosistemen burua; Inguramenari buruzko Hezkuntza eta Informazio Ataleko teknikari bat, eta Nafarroako Inguramen Batzordearen ordezkari bat edo bestela Ingurumenari buruzko Hezkuntzarako Aholku Batzordearen kide bat.

Honako irizpideen arabera emanen zaie lehentasuna proiektuei:

1. Irizpidea: ekintza eremua eta proiektuaren justifikazioa (0-25 puntu).

1.1. Ekintza eremua.

-(1) Lehentasuna: 15 puntu.

-(2) Lehentasuna: 11 puntu.

-(3) Lehentasuna: 7 puntu.

-Lehentasunik gabe: 3 puntu.

1.2. Proiektuaren justifikazioa

-Premia objetiboek eskatua da, arlo honetako problema lehentasunekoa(k) konpontzera egiten du: 10 puntu

-Kudeaketa hobetzen du edo kudeaketan integratua dago: 8 puntu.

- Ekintza arlo honetan bigarren mailako problemak ditu helburu: 6 puntu

-Premia subjetiboek edo entitatearen interesak eskatua da: 4 puntu.

2. irizpidea: onurak (0-25 puntu)

Proiektu batek bi onura edo gehiago hartzen baditu aintzat, onura nagusiari zilegi izanen da beste 5na puntu eranstea erantsitako onura bakoitzeko.

2.1. Ingurumenerako

-Biodibertsitatea kontserbatu eta hobetzea (20 puntu)

-Baliabideen erabilera txarra edo alferrik galtzea galaraztea (20 puntu)

-Baliabide naturalen kutsadura gutxiagotzea (20 puntu)

-Nekazari giroaren estetika hobetzea (10 puntu)

-Giro urbanoaren estetika hobetzea (10 puntu)

-Giro naturalarene stetika hobetzea (10 puntu)

2.2. Komunitatearentzat

-Banakoek eta gizarteak parte hartzea bultzatzea (20 puntu)

-Problemak konpondu edo problemetan egoki esku hartzeko gaitasuna ematea (20 puntu)

-Problemak konpondu edo problemetan egoki esku hartzeko gaitasuna ematea (20 puntu)

-Ingurumen ohiturak aldarazten laguntzea (15 puntu).

-Problema baten gainean gizartea sentikortu eta ohartaraztea (10 puntu).

-Ingurumen problemen eta daitezkeen soluzioen ezaguera eta ulerpena hobetzea (10 puntu)

2.3. Ekonomikoak

-Premiarik gabeko gastuak murriztea (15 puntu)

-Diru baliabiden banaera hoberentzea (15 puntu)

-Materialak berrerabili, erreziklatzea (15 puntu)

3. Irizpidea: proiektuaren koplexutasuna (0-25 puntu)

3.1. Lurralde irispidea.

-Autonomia: 8 puntu

-Eskualdea: 6 puntu

-Herria: 4 puntu

3.2. Jarduerak zenbat aldiz errepikatzen diren (A alternatiba) edo bestela, zenbat pertsonak parte hartu behar duten (B alternatiba).

(A ALTERNATIBA) (B ALTERNATIBA)

>5: 4 puntu 100 personas: 4 puntu

>3 eta <5: 3 puntu >50 eta <100: 3 puntu

>1 eta <3: 2 puntu >25 eta <50: 2 puntu

1: puntu 1 25eraino: puntu 1

3.3 Proiektuaren iraupena (eginaldi bakoitzean)

3.3.1 Jarduera jarraikiak:

->7 egun: 3 puntu

->2 eta <7 egun: 2 puntu

-<2 egun: puntu 1

3.3.2.- Jarduera etenkakoak:

->7 egun: 3 puntu

->2 eta <7 egun: 2 puntu

-<2 egun: puntu 1

4. Irizpidea: Gizartearen parte hartzea eta inplikazioa (0-15 puntu)

4.1. Helburuak

-Justifikazioaren araberakoak eta proiektu ebaluazioa ere barne sartzen du: 5 puntu

-Justifikazioaren araberakoak baina ez du proiektu ebaluazioa barne sartzen: 3 puntu

-Helburuak osatua gabeak dira: 2 puntu

-Helburuak nahasiak edo anbiguoak dira: 0 puntu.

4.2. Metodologia eta jarduerak

-Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute proiektuaren definizioan, garabidean eta ebaluazioan: 10 puntu

-Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute jardueren definizioan, garabidean eta ebaluazioan: 8 puntu

-Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute (ez soilik entzuten edo begiratzen egiten ere baizik) jardueren garabidean eta ebaluazioan: 6 puntu

-Parte hartzaileek aktiboki esku hartu behar dute (ez soilik entzuten edo begiratzen egiten ere baizik) jardueren garabidean edo ebaluazioan: 5 puntu

-Parte hartzaileek pasiboki esku hartu behar dute (entzuten edo begiratzen): 3 puntu

-Jardueren metodologia eta deskripzioa nahasia edo anbiguoa da: puntu 1

-Ez du metodologiarik edo jarduerarik definitzen: 0 puntu.

5. Irizpidea: entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzen (0-10)

5.1. Entitatearen inplikazioa

-Entitateak proiektua egiteko ardura hartzen du (diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea): 6 puntu.

-Entitateak proiektua beste bati enkargatu baina gauzatzean parte hartzen du : 4 puntu

-Entitatea besteri enkargatzen dizkio bai proiektua eta bai gauzapena: 2 puntu

5.2. Diru aportazioa

-Entitateak aportatzen ditu diru funtsak (bereak nahiz partozonadore batenak): 4 puntu

-Entitateak ez du funtsik aportatzen (puntu 1.

6. Irizpidea: Proiektuaren definizioko eta elaborazioko koherentzia (0-10)

-Helburu, metodologia eta jardueren artean erabateko koherentzia dago: 10 puntu

-Helburu, metodologia eta jardueren artean partezko koherentzia dago: 6 puntu

-Ez dago koherentziarik (edo gutxi) Helburu, metodologia eta jardueren artean: 2 puntu

Zortzigarrena.-Laguntzen zenbatekoa

1. Osotarako aurrekontutik zer portzentaje dagokion modalitate bakoitzari:

A modalitatearentzat deialdirako eratu den aurrekontuaren % 35-eraino erabili ahalko da; B modalitatearentzat % 30-eraino; C modalitatearentzat % 20- raino; eta D modalitatearentzat % 20-raino. Modalitate bakoitzari esleitu behar zaion aurrekontu partzialaren zenbatekoa Batzorde Teknikoak proposatuko du, tokatzen zaion lehentasunaren arabera eta bakoitzean aurkeztu den proiektu kopuruaren arabera.

2. Modalitate bakoitzarentzako gehienezko laguntza

Ez da zilegi izanen A modalitateko entitateek aurkeztutako proiektuei ematen zaizkien laguntzak izatea proiektu bakoitzak duen aurrekontuaren % 70 baino gehiagokoak; B, C eta D modalitateetan, berriz, zilegi izanen da % 100erainokoak izatea. Zein portzentaje aplikatuko den erabakitzeko proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioa eta Batzorde Teknikoak proiektu bakoitzarentzat ezarri duen edo onetsi duen aurrekontu osoa hartuko dira aintzat.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntza kalkulatzeko eta proiektuak hautatzeko, Batzorde Teknikoak prozedura hau segituko du:

A) Deialdiaren araberakoak ez diren proiektuak gaitzetsiko ditu.

B) Proiektu bakoitzari 0tik 100erako puntuazioa emanen zaio, zazpigarren oinarriak agintzen duenaren arabera.

C) 50 puntu baino gutxiago lortzen dituzten proiektuak gaitzetsiko ditu.

D) Hautatutakoak modalitateetan sailkatuko ditu.

E) Modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa aurkituko du, eta bakoitzarentzat ezarri den gehienezko portzentajea aplikatuko.

F) Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa finkatuko du, hartarako taula hau aplikatuta:

90-100 % 70 % 100

80-90 % 65 % 90

70-80 % 60 % 80

60-70 % 55 % 75

50-60 % 50 % 70

Bederatzigarrena.-Ordaintzeko sistema.

Dirulaguntza ordaintzeko modua, orohar, hauxe izanen da:

-Laguntzaren % 50, dirulaguntza onartzen denean.

-Gainerako % 50a, jarduera burutzen denean, gastuak justifikatu eta hamaikagarren oinarriko c) idatz-zatian aipatu txosten-laburpena aurkeztu ondoren.

D modalitatearen kasuan honela ordainduko da:

-% 75 onartzen denean eta

-Gainerako % 25 jarduera burutzen denean, gastuak aurrez justifikatuta.

Gastuak justifikatzerakoan, fakturak luzatzeko baldintzak arautzen dituen 85/93 Foru Dekretuak agintzen duena beteko da.

Hamargarrena.-Laguntzak emateko modua

Inguramen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira dirulaguntzak. Administrazioaren egintza horien kontra interesatuek zilegi izanen dute Nafarroako Gobernuan gora jotzeko helegitea jartzea, egintza jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114.etik 116.era arteko artikuluek agintzen dutenaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabete iragan eta ebazpen espresik eman ez bada, eskaera ukatutzat emanen da.

Hamaikagarrena.-Laguntza hartzailearen betebeharrak.

Entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, proiektua aurrera eramatean, eduki edo kostuaren aldaketa dakarren edozein gorabeheraren berri ematea, gertatzen den unean. Aldaketa horrek ez dio Foru Komunitateko Administrazioari beste kargarik ekarriko, bere gain espreski hartzen ez badu.

b) Ematen diren argibide guztietan, delako jarduera Nafarroako Gobernuko Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren laguntzaz egiten dela adieraztea.

Horrelakoetan, entitatea beharturik egonen da argitaratu behar duen materialaren bozetoa Inguramen Zerbitzuan aurkeztera, zabaldu baino lehen Zerbitzu honek ikus-onetsia eman diezaion.

Diruz lagundutako zabalkunde materiala argitaratzen edo editatzen denean, entitateak Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren logotipoa haien barrenean sartu, hartarako dauden erabilera jarraibideen arabera, eta kopia bat Departamentu honetan aurkeztu beharko du, ikus-onetsia eman diezaion argitaratu baino lehen.

Deialdi honen babesean argitaratzen diren aldizkari, monografiko, zabalkundeko liburuxka eta bestelako argitalpenen kasuan, arestian adierazitakoaz gainera, horiek sustatzen dituzten entitateek toki nabarian sartu behar dute -ahal delarik argitalpenaren kredituen orrian- honako testua: "Nafarroako Gobernua, argitalpen honetarako dirulaguntza eman badu ere, ez dator bat nahitaez bertan agertzen diren artikulu edo iritzien edukiarekin".

Ezein entitatek ezin izanen du Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren logotipoa erabili berak eginiko beste jarduerak argitaratzeko, ez badira propio diruz laguntzen deialdi honen bidez.

c) 2001eko abenduaren 15a baino lehenago, burututako jarduerari buruzko txosten zehaztua, egindako gastuen zerrenda eta haien frogagiriak (jatorrizko fakturak edo fotokopia kautotuak), Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkeztea. Diruz lagunduta izateko aintzat harturiko proiektuaren aurrekontuaren gastu guztiak justifikatu beharko dira. Gastu horien zenbateko osoa justifikatzen ez bada, onartu den dirulaguntza proportzionalki gutxituko da.

Horrez gain, dirulaguntza emateko aintzat hartu eta egin diren gastu guztien justifikazioarekin batera, entitateek frogatu beharko dute gastu horiek ordaindu dituztela, dirulaguntza adinako kopuruan gutxienez.

Orobat, diruz lagundutako kolektibo edo entitateek egindako autoebaluazioa aurkeztu beharko da, bertan jarduera hastean paratutako xedeak zenbateraino bete diren agertuz, Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan emanen den ereduaren arabera.

d) Kontraprestazioak.

Proiektu bati bere aurrekontuaren % 75 edo gehiagoko dirulaguntza eman bazaio (salbu eta D modalitatean sartzen diren proiektuetan), eta haren helburua edo ondorioa bada interes orokorreko materialak egitea, hala nola liburuak, liburuxkak, bideoak, kartelak eta antzeko besteak, honako ale kopurua entregatu beharko da Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan azken ordainketa eginen bada:

LAGUNTZAPEKO AURREKONTUAREN % AURKEZTU BEHARREKO ALE KOPURUA

%75 - %80 egindako aleen % 30

%80 - %90 egindako aleen % 35

%90 - %100 egindako aleen % 40

Halako baldintzarik ez da eskatuko Elkarte Kontserbazionisten boletinak argitaratzeko.

Aurrekontuaren % 75 edo gehiagoko dirulaguntza duten erakusketen kasuan, entitate laguntza hartzailea beharturik egonen da erakusketa Nafarroako Elkargo, Elkarte, Toki Entitate, Fundazio, Gobernuari eta abarri laga beharko die, interesatuek aurretik eskatuta. Kasu horietan, garraio, montaje, desmontaje eta begiraletza gastuak (begiraletzarik behartzen bada) interesatuek ordaindu beharko dituzte.

d) Zerga arloko beharkizunak betetzea (lanbideen kotizazioen atxikipenak, behar bezala betetako fakturak, e.a.) eta, proposamena nolakoa den, indarra duten arauekin bat etorriz, ezartzen den beste edozein baldintza betetzea.

e) Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, ematen zaizkion material eta agiriak nahi bezala erabili ahalko ditu, beti ere autorea nor den aipatuz.

Hamabigarrena.-Dirulaguntzen kontrola.

Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dirulaguntzak emateko galdatutako baldintzak betetzen diren begiratuko du, baita aurreikusitako inbertsioak zuzen erabili direnentz. Horretarako, behar diren ikuskapenak eta frogantzak egin ahalko ditu, onuradunei beharrezkotzat jotzen dituen argibide edo agiriak eskatu eta, behar izanez gero, baita beraiek aurkez daitezela eskatu ere.

Hamairugarrena.-Beste laguntzekiko bateragarritasuna eta itzultzea.

Deialdi honetara aurkezten diren jarduerek jaso ahalko dituzte erakunde publiko edo pribatuen beste laguntzak, beti ere, laguntza horiek ez badira aurreikusitako gastuen % 100era iristen. Horrelakoetan gorabehera horren berri eman beharko da hasierako eskabidean. Eman ahalko den dirulaguntza horren xede izanen da beste laguntzen bidez finantzatu ezin daitekeen jarduera-kostua.

Laguntza hartu duten entitateek osorik nahiz partez itzuli beharko dute laguntza eta bai, hala tokatzen denean, berandutza interesak ordaindu ere dirulaguntza ordaindu zen momentutik, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 21. artikuluak agintzen dituen kasuetan.

Hamalaugarrena.-Aplikatu beharreko araubidea.

Inguramen-hezkuntza eskolaz kanpora egiten diren jardueretan sustatzeko dirulaguntzetarako araubide hau, prozeduraren arloko gaiei dagokienez, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Aginduan xedatutatakoaren menpe egonen da, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

1. ERANSKINA

Arautu gabeko hezkuntza proiektuak aurkezteko irizpide tekniko orokorrak

Deialdi honetara aurkezten diren hezkuntza proiektuek:

1. Deialdiko laugarren oinarrian aipatzen diren gaien gainekoak izan beharko dute eta ez dira Okupazio Hezkuntzarako edo Hezkuntza Etengaberako programa batean sarturik egonen.

2. 3. orriarekin batera (ikus proiektuak aurkezteko ereduak) banakako dossier bat aurkeztuko dute, honako datua hauek aditzera emateko:

2.1. Ikastaroak.

-Proiektuaren justifikazioa

-Erdietsi asmo diren hezkuntza helburuak.

-Ikastaroaren programa, eman beharreko edukiak zehaztuz eta bai erabili beharreko metodologia, jarduerak eta bakoitzari emanen zaion denbora.

-Erabili asmo diren baliabide didaktikoak.

-Parte hartzen dutenei eman asmo zaizkien material idatzi, ikusentzunezko edo bestelakoak (halakorik emateko asmoa badago).

-Ikastaroaren hartzaileak eta parte hartzeko eskatzen diren baldintzak.

-Ikastaroa non, zein hilabete, egun eta ordutan emanen den.

-Ikastaroaren berri emateko erabili asmo den publizitatea.

-Irakasleak: izen-deiturak, NAN, titulu akademikoak, bakoitzak emanen dituen gaien zerrenda eta abar.

-Matrikularen kostua, matrikularik badago.

-Ikastaroari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua.

Oharra.-Ikastaroen justifikazioarekin batera parte hartzaile bakoitzaren sistentzia kontrolatzeko orriaren kopia bat aurkeztu beharko da, eta parte hartzailea baloratzeko galde zerrenda bat ere bai, Inguramen zuzendaritza nagusiak emanen duena.

2.2. Jardunaldiak, Mintegiak, sinposioak eta kongresoak.

-Proiektuaren justifikazioa.

-Egin asmo den programa.

-Parte hartzen dutenei eman asmo zaizkien material idatzi, ikusentzunezko edo bestelakoak (halakorik emateko asmoa badago).

-Ikastaroaren hartzaileak eta parte hartzeko eskatzen diren baldintzak.

-Ikastaroa non, zein hilabete, egun eta ordutan emanen den.

-Ikastaroaren berri emateko erabili asmo den publizitatea.

-Hizlariak eta koordinatzaileak: izen-deiturak, curriculum laburra eta egin beharreko jardueraren laburpena.

-Matrikularen kostua, matrikularik badago.

-Ikastaroari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua.

2. ERANSKINA

Ikertze eta ebaluatze proiektuak aurkezteko irizpide tekniko orokorrak

Deialdi honetara aurkeztzen diren ikertze eta ebaluatze proiektuek:

1. Deialdiko laugarren oinarrian aipatzen diren gaien gainekoak izan beharko dute.

2. Hirugarren orrialdearekin batera (ikus proiektuak aurkezteko ereduak) banakako dossier bat aurkeztuko da honako datuak aditzera emateko:

-Proiektuaren justifikazioa.

-Proiektuan erdietsi asmo diren helburu orokor eta berariazkoak.

-Aurreikusitako lan plana, egin beharreko jarduerak, datak eta arduradunak adierazita.

-Erabili beharreko metodologia.

-Ikertze edo Ebaluatze taldeko kideak: izen deiturak, bakoitzen curriculum laburra eta proiektuaren barrenean ematen zaien eginkizuna.

-Proiektuari laguntzen dion beste entitate batek eman duen kopurua (beste laguntzarik badago).

1. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren inguramen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

ARGIBIDE OROKORRAK

1.-Laguntzen deialdiari buruzko argibide orokorrak.

Inguramenari buruz hezitzeko eskolaz kanpoko jardueretarako dirulaguntzen deialdian parte hartu nahi duten entitateek dagokion deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaeren tramitazio administratiboa errazteko, jarraian deialdiaren funtsezko edukiaren zenbait zati atera dira, ondoko gai hauei buruzkoak:

Dokumentazioa:

-Eskabide orokorra.

-Hasierako proiektuak eta bukaerako txostenak 2, 3 eta 4. orrietan aurkeztuko dira. Orri horiek Inguramen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan emanen zaizkie interesatuei edo interneten bidez (http://www.cfnavarra.es/Medioambiente/Ayudas/EduAmbFE.htm)

(Ikus orri honetako 2. ataleko jarraibideak).

Epeak:

-Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 45 egun natural iraganik bukatzen da eskaerak aurkezteko epea.

-Diruz lagundutako proiektuen bukaerako txostenak abenduaren 15a baino lehenago aurkeztu behar dira.

2.-2, 3 eta 4. orriak betetzerakoan kontuan hartzekoak.

2.1. Entitate bakoitzak 2. orriaren ale bakarra bete behar du aurkezten dituen proiektu edo txosten guztientzat.

2.2. Dirulaguntza eskatzeko zenbat proiektu aurkezten diren, hainbat fitxa edo orri (3. zenbakikoak) aurkeztu behar dira 2. orriarekin batera.

2.3. Orriek balio dute bai proiektuak aurkezteko, bai bukaerako txostenerako. Proiektua edo bukaerako txostena den zehazteko aski da x bat egitea behar den atalean.

2.4. Hirugarren orrian agertzen den "zenbakia eta lehentasuna" izeneko tartean, orri hori zer proiektu edo jarduerari dagokion zehaztu behar da. Zenbakiak hurrenkeran emanen dira. Proiektuaren zenbakia bat etorriko da Entitateak kasuko proiektuari esleitu dion lehentasunarekin.

2.5. Nahi izanez gero, aurkezten den 3. orri bakoitzeko informazioa osatzeko asmoz, beste agiriak ere aurkez daitezke.

2.6. Hirugarren orrietan aurkeztutako proiektu guztiak 4. orrian (laburpenekoan) hurrenkeran emanen dira.

3.-Gastu eta dirusarreren aurrekontuak proiektuetan aurkezteko modua.

3.1. Teknikari edo bestelako langileentzako ordainketa edo sariak sartzen badira aurrekontuetan, zehaztu behar da kontzeptua eta orduko (edo jarduerako) zenbat ordaintzen den. Ordainketa horietan kontuan izan behar dira BEZa, PFEZeko deskontuak, ordaintzen duen entitateak Nafarroako Gobernuaren Ekonomi eta Ogasun Departamentuan sartu behar baititu.

Enpresa hornitzaileek jaulki dituzten aurrekontuak (deusen hornitzerik izan bada) kasuko 3. orriari erantsiko zaizkio.

3.2. Desplazamentuentzako gasturik izan bada, kilometro kopurua zehaztu behar da. Deialdi honi dagokionez, kilometrajeagatik jarritako kilometro kopurua ez da izanen Administrazioak bere enplegatu publikoentzat ezarritako modulua baino handiagoa.

3.3. Aurreikusitako dirusarrerak -ezagutzen direnak- dagozkien orrietan (3 eta 4.ean) idatzi behar dira, jatorria zehaztuz. Zenbatekoa ezezaguna bada, aski da zein erakunde edo pertsonarengandik espero diren adieraztea.

4.-Azken gastu eta dirusarrerak proiektuetan aurkezteko modua.

4.1. Jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira.

4.2. Fakturak 3. orriari erantsiko zaizkio.

4.3. Fakturek argibide hauek beharko dituzte:

-Jaulkitzailea: izena, helbidea eta IFZ.

-Hartzailea: izena, helbidea eta IFZ.

-Kontzeptua, fakturarena: unitateko prezioa eta artikuluen prezioa, guztira.

-BEZa barne den adieraztea. Bestela aipatu egin behar da. 10.000 pezetatik gorako fakturetan B.E.Z. zehaztu egin behar da.

-Fakturaren zenbakia, data eta sinadura, eta honen gainean "jaso dut" esaldia.

-Hitzaldi, solasaldi eta abarrengatiko "hizlarien ordainsariak" aipatzen duten fakturetan PFEZrako % 15eko kenketa egin behar da. Horrelakoetan ordainketaren ziurtagiria aurkeztuko da Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuan.

2. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren inguramen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

ERAKUNDEAREN DATUAK

Izena

Helbidea

Telefonoa

Herria

Erregistro zenbakia ......................... I.F.Z.

Fax zkia .................... E-mail

MODALITATEA: A B C D (tarte hau Administrazioak beteko du)

.............(e)n ...........ko ............aren ......(e)an

(Erakundearen arduradunaren zigilua eta sinadura)

3. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren inguramen-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

1.-JARDUERAREN AZALPENA

Proiektua f Proiektu burutua f

DATU OROKORRAK

Proiektuaren zenbakia eta entitate eskatzailearen duen lehentasuna

Proiektuaren arduraduna:

Izen-deiturak

Telefono zenbakia

.1. Irizpidea: Ekintza eremua eta proiektuaren justifikazioa:

Ekintza eremua (Administrazioak betetzekoa):

Izena

Proiektuaren justifikazioa

.2. Irizpidea. Komunitatearentzako onura: (Asmozkoa f Lortua f)

Onurak

.3. Irizpidea: Proiektuaren konplejutasuna:

Eremu geografikoa: Herria f Eskualdea f Autonomia f

Non egin behar d(ir)en

Zenbat aldiz egin nahi den (errepikatu)

Jarduera iraunkorrak: Hasiera data .......... bukaera data ..........

Jarduera etendunak. Adierazi egunak/hila(k) ...../..... ...../..... ...../..... ...../..... ...../..... ...../..... ...../.....

Ale kopurua: (argitalpen edo edizioetarako)

Parte hartzaileak (Asmozkoak f Benetakoak f )

.4. Irizpidea. Gizartearen inplikazioa eta parte hartzea.

Helburuak

Helburuak iristeko erabili behar den metodologia

Jarduerak

.5. Irizpidea: Entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzeko:

Proiektuaren ardura duen entitatea

Gauzatzearen ardura duen entitatea

Diru ekarpena: ...... pzt.= Aurrekontu osoaren % .....

Beste laguntzailerik: Bai f Ez f (izena adierazi)

Beste datu interesgarriak (hezkuntza proiektuen eta ikerketa-ebaluazio proiektuen kasuan, dossierra erantsi, deialdiko 1 eta 2. eranskinetan ezarri den bezala

2.-AURREKONTUA

Aurreikusia f Gastatua/benetakoa f

2.1. Gastuak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.2. Dirusarrerak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.3. Gastuak-dirusarrerak = ..............

4. ORRIA

Eskolaz kanpora egiten diren ingurugiro-hezkuntzako jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia

LABURPEN ORRIA

Proiektua f Proiektu burutua f

Zk. JARDUERAREN IZENA DIRUSARRERAK GASTUAK ALDEA

Inguramenaren gaineko boluntario lana egiteko jardueretarako dirulaguntzen deialdia

1.-JARDUERAREN AZALPENA

Proiektua f Proiektu burutua f

DATU OROKORRAK

Proiektuaren zenbakia eta laguntza eskazen duen entitatearentzako lehentasuna

Proiektuaren arduraduna:

Izen-deiturak

Telefono zenbakia

.1. Irizpidea: Proiektuaren justifikazioa:

Ekintza eremua (Administrazioak betetzekoa)

Izena

Proiektuaren justifikazioa

.2. Irizpidea: Komunitatearentzako onura: Asmozkoa f Lortua f

Onurak

.3. Irizpidea: Proiektuaren konplejutasuna:

Eremu geografikoa: Herria f Eskualdea f Autonomia f

Non egin behar d(ir)en

Zenbat aldiz egin nahi den (errepikatu)

Jarduera iraunkorrak: Hasiera data ........ Bukaera data .........

Jarduera etendunak. Adierazi egunak/hila(k) ...../..... ...../..... ...../..... ...../..... ...../...... ...../...... ...../...... ...../......

Ale kopurua: (argitarapen edo edizioetarako)

.4. Irizpidea: Gizartearen inplikazioa eta parte hartzea.

Helburuak

Helburuak iristeko erabili behar den metodologia

Jarduerak

Boluntario parte hartzaileak: (Asmozkoak f Benetakoak f)

Entitatekoa .................. Entitatetik kanpokoa

.5. Irizpidea: Entitatearen inplikazioa proiektua gauzatzeko:

Proiektuaren ardura duen entitatea

Gauzatzearen ardura duen entitatea

Diru ekarpena: ...... pzt.= Aurrekontu osoaren % .....

Beste laguntzailerik: Bai f Ez f (Izena adierazi)

2.-AURREKONTUA

Aurreikusia f Gastatua/benetakoa f

2.1. Gastuak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.2. Dirusarrerak (kontzeptuen arabera zehaztuak) Kopurua

2.3. Gastuak-dirusarrerak = ..............

Iragarkiaren kodea: a0101690