43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

231/2001 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin Klinikako Kirurgia Arloaren proiektua erredaktatzeko lana adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da otsailaren 28ko 231/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratua adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Ubarmin Klinikako Kirurgia Arloaren proiektua erredaktatzeko lana adjudikatzea.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Adjudikazio-hartzaileak:

Javier Barcos Berruezo, NANa 29.152.931V

Manuel Enríquez Jiménez, NANa 29.146.237Q

José María Errea Argaiz, NANa 15.785.448

-Zenbatekoa, guztira: 29.501.397 (hogeita bederatzi milioi, bostehun eta bat mila, hirurehun eta laurogeita hamazazpi) pezeta, 177.306,97 euro, BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zortzian.-Osasunbi- dea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0102720