43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

288/2001 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, San Adriango "Ega" B.H.I.ren garbiketa arruntaren zerbitzua 2001 urterako kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, San Adriango "Ega" B.H.I.ren garbiketa arruntaren zerbitzua 2001 urterako kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: San Adriango "Ega" B.H.I.ren garbiketa arruntaren zerbitzua 2001 urterako egitea.

-Aurrekontua: 1.350.000 pezeta hilabetean, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0103387