43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

463/2001 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "El Vergel" zahar-etxeko segurtasun eta zainketa zerbitzuak kontratatzeko espedientea baimentzen duena.

Barne zuzendari nagusiak 2001eko martxoaren 27an eman Ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egiten da Iruñeko "El Vergel" zahar-etxeko segurtasun eta zainketa zerbitzuak kontratazeko, ondoko baldintza orokor hauen arabera:

-Xedea: Iruñeko "El Vergel" zahar-etxeko segurtasun eta zainketa zerbitzuak kontratatzea.

-Adjudikazio prozedura: prozedura irekia.

-Adjudukazio mota: lehiaketa publikoa.

-Espedientearen izapidaketa: arrunta.

Aurrekontua: zazpiehun eta zortzi mila, hirurehun eta hogeita hamahiru (708.333) pezeta, 4.257,16 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpigarren eguneko 14:30ak arte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak; aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bosgarren eguneko 12:00etan eginen da, jendaurrean, Barne Zuzendaritza Nagusian (Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña).

-Administrazio klausula partikularren pleguak interesatuen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.a etorb. 2, beheko solairua, Iruña).

PROPOSAMEN EREDUA

..................... J/A-ak, ............(e)n bizi denak, ........ NANa duenak, bere izenean (edo .............. ordezkatuz), "El Vergel" zahar-etxeko segurtasun eta zainketa zerbitzuen kontratuaren lizitaziorako administrazio klausula partikularren eta teknikoen pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan hori bere gain hartuko duela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, hilabete bakoitzeko ............ pezetaren truk, hau da, guztira ............. pezeta, 2001eko maiatzetik abendura. Ustekabeko zerbitzuen prezioa orduko: ......................

..................(e)ko, ........................aren ..........(e)an

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0103266