43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

111/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Tuterako "Benjamin de Tudela" B.H.I.ko Gorputz eta Kirol Jardueren Heziketa Ziklorako itxiera, urbanizazio eta kirol materialaren biltegi lanen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Tuterako "Benjamin de Tudela" B.H.I.ko Gorputz eta Kirol Jardueren Heziketa Ziklorako itxiera, urbanizazio eta kirol materialaren biltegi lanak kontratatzeko.

Mota: Lehiaketa.

Xedea: Tuterako "Benjamin de Tudela" B.H.I.ko Gorputz eta Kirol Jardueren Heziketa Ziklorako itxiera, urbanizazio eta kirol materialaren biltegi lanak egitea.

Aurrekontua: 75.563.143 pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12,00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9,00etatik 14,00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0103389