43. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

54/2001 FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José Otano Villanueva jaunak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren aurka jarritako 176/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 176/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman du. Aipatu administrazioarekiko errekurtsoa José Otano Villanueva jaunak jarri zuen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren aurka; foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen du.

Aipatu espedientea 2001eko apirilaren 23a baino lehen igorri behar da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. José Otano Villanueva jaunak jarritako 176/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Interesatuei dei egitea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian.-Lehenda- karitza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0103376