41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Ordenantzaren hasierako onespena

Aresoko Udalak, aurtengo martxoaren 15eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen herritarrek eta zinegotziek informazioa jaso eta artxiboak nahiz agiriak begiratzeko duten eskubidea arautzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanen gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Areson, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0102807