41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Udal Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa puntuala

Aresoko Udalak, aurtengo martxoaren 15eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, egungo Eluseder industrialdea handitzeko. Oraingo industrialdea eta ibilgailuendako egungo sarbidea ukitu eta hobetuko ditu aldaketa horrek eta bi sektore sortuko dira, Industriarako, kiroletarako eta hirugarren sektorerako lurzoru eraikigarriak izanen direnak.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 115 eta 127. artikuluetan zehazturiko ondorioetarako.

Areson, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0102806