41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2001eko aurrekontu arruntaren hasierako onespena

Batzarre Orokorrak, 2001eko otsailaren 22ko bilkuran, 2001eko aurrekontua onetsi zuen hasiera batean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat etorriz, aurrekontua ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, bi mila eta bateko martxoaren zortzian. Mankomunitateburua, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0102620