41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

10. sektoreko (4. banaketa eremua) plan partzialaren behin betiko onespena. Sustatzailea: Explotaciones Forestales Aparán S.A.

Ikusirik 10. sektoreko (4. banaketa eremua) plan partzialaren espedientea, Udalak 2000ko irailaren 26ko osoko bilkuran behin-behinekoz onetsi zuena.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2000ko azaroaren 28ko idatzia, non aldeko txostena ematen baitzaio Doneztebeko 10. sektoreko (4. banaketa eremua) plan partzialari, Explotaciones Forestales Aparán, S.A.k sustatutako horri.

Eta ikusirik, orobat, Hirigintza Batzordearen 2001eko urtarrilaren 29ko proposamena.

Bildutako zinegotziek (sei), arauzko quoruma izanik alegia, aho batez erabaki zuten:

1. Behin betikoz onestea 10. sektoreko (4. banaketa eremua) plan partzialaren agiria, Explotaciones Forestales Aparán, S.A.k tramitatzeko aurkeztua.

2. Igor bekie erabaki hau 10. sektoreko (4. banaketa eremua) jabekide guztiei eta Nafarroako Gobernuari, espedientearen ale eginbidetu batekin batera, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitara bedi, aipatu plan partzialaren hirigintzako araudiarekin batera.

Donezteben, bi mila eta bateko otsailaren seian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

M E M O R I A

1.-Kokalekua.

Proiektuak ukitzen duen lursaila Doneztebeko iparraldean dago, Ezkurra errekak Bidasoarekin bat egin baino gorago eta ezkerraldean.

Elizagibela auzoaren luzapen naturala da eta apartamentu babestuen eraikinaren ondoan dago.

2.-Topografia.

Ibai ertzean egonik, nahiko laua da.

Ur-bazterrekoa da laua ez den gune bakarra, ura bideratzeko harresia ur hegian baitago.

3.-Aurrekariak.

Egungo Udal Planak "10. sektoreko 4. banaketa eremua" izena ematen dio lur horri, eta, hasierako planeamenduaren arabera, Elizagibela auzoko bide baten luzapena eta bi eraikin egitekoak dira bertan.

Arkitekto aholkulariekin eta Udalarekin berarekin mintzatu ondotik, hirigintza hitzarmena lortu da Udalarekin eta haren bidez, lursailaren jabeak bere gain hartu du kanpoaldeko urbanizazioa, oraindik ez baita egin, eta horren ordez, urbanizazioaren puska txiki bat, bidea eta erabilera publikoko aparkalekuak sektoretik kanpo eginen dira.

Hitzarmena plan honekin batera izapidatu eta onetsiko da.

Bi alderdiek hala onartu dute, planeamenduari taxuketa praktikoa nahiz egokia emateko eta, aldi berean, poligonoari akabera emateko, azken eraikinaren urbanizazio inguru hori baita, hain zuzen, gaur egun bukatu gabe dagoena. Eraikin hori udalarena da eta hirugarren adinekoendako erabiltzen da. Konponbide honen bidez, gainera, Planean iradokitzen zen plangintza errespetatzen da eta poligonoari akabera egokia ematen, gure ustez.

Hirigintzako hitzarmenaren planoak erantsi dira.

4.-Oraingo egoera.

Lursailean ez dago erakinik eta larreetarako erabiltzen da. Ez dago zuhaitzik.

Bide zahar bat du, erdi aldean, Huartea baserriraino doan ibilguaren parean iragaten dena. Huartea Ezkurra errekak Bidasoarekin bat egiten duen inguruetan dago.

5.-Jabea.

Sektore osoaren jabe bakarra Explotaciones Forestales Aparán, S.L. enpresa da.

6.-Onetsitako planeamendua.

Egun indarrean dagoen udal planak lurzoru urbanizagarriaren sailkapena ematen dio lursailari.

Jarduketaren planeamendu grafikoa iradokizun hutsa besterik ez da; hortaz, eraikinen kokalekua eta neurriak aldatzen ahalko dira, baina, betiere eraikigarritasuna, azalerak eta hirigintzako aprobetxamendua errespetatuz.

7.-Hirigintzako araudia.

95. artikuluaren arabera, lurzoru urbanizagarriaren sailkapena du eta etxebizitza kolektiboetarako erabiltzekoa da, nagusiki. Gehienez ere 18 etxebizitza egin daitezke, bi eraikinetan eta 5.140 metro karratuko azalera hartuta.

Aprobetxamendu tasa hau du: 0,5088 metro karratu/metro karratu.

Onetsitako hirigintzako fitxa ikusi.

Lursailak muga egiten du mendebaldean R1 poligonoko egungo hiri lurzoruarekin -Elizagibela auzoa-< eta horrek bide ematen du, egungo azpiegiturak luzatu eta jarduketa honetarako erabiltzeko.

Udalak eta jabeak adostutako plan partzial hau da tramitatzeko aurkezten den lehen agiria.

8.-Proposamenaren arrazoiak.

95. artikuluari eta 1998ko maiatzaren 29an onetsi eta orduz geroztik indarrean dagoen fitxari jarraikiz, lurzoru urbanizagarriaren sailkapena du, etxebizitza kolektiboetarako erabiltzekoa da, nagusiki, eta gehienez ere 18 etxebizitza egin daitezke bertan, bi eraikinetan, arestian aipatu moduan.

Etxebizitza mota horien eskaera oso handia da gaur egun, Doneztebeko eta inguruko gazte anitzek hemen izan nahi dutelako bere bizitoki ohiko eta iraunkorra.

Bi etxebizitza mota diseinatu dira, kide kopuru diferenteko familien beharrak asetzeko.

Aurreikusitako blokeetan ideia hori jaso da, eskaerari lotutako etxebizitza mota diseinatu delarik.

Hirigintzari dagokionez, planeamendu horren xedea da eremu hori Elizagibela auzoaren eta R1 poligonoaren zabalgune naturala balitz bezala antolatzea, ibaiaz bestaldeko hirigunearen luzapena delako.

Oinezkoendako zaldaina ere badu, hortaz, esan daiteke eremu hori herriaren erdialdetik hurbil dagoela, eta ibaia ez dela, orain arte bezala, muga izanen.

9.-Plan partzialaren/aurreikusitako planeamenduaren ebazpena

Aurkezten den proposamena ekimen partikularrak sustatu du, lehenago aipatu xedapenen babesean eta arkitekto aholkulariek emandako jarraipideekin bat. Eraikinen kokalekua eta neurriak baino ez dira aldatu, oso gutxi aldatu ere, Planean zehazturiko azalerei bete-betean egokitzeko. Horiek horrela, eraikinen kokalekua eta Elizagibela auzo mugakidean hasten den berdegune luzearen kokalekua errespetatzea erabaki da, toki hori behar diren aparkalekuen kopurura eta kokagunera egokitzeko, eta bideen kokapena ahalik eta egokiena izateko, lokalen zerbitzua eta eremurako sarbideak ahal bezain onak izan daitezen.

Aurreikusitako berdeguneak errespetatuko dira eta ibai bazterreko landareak kontserbatuko, eta ez dago planeamenduan beste zehaztapenik.

Bide nagusiak -oraingo bidearen luzapena, alegia- errespetatu egiten du linea elektrikoaren zutoina, eta hortik aurrera lur azpitik joanen da, Elektrizitateko Konpainiaren, Udalaren eta jabearen artean horretarako akordioa lortu delako.

Sektoretik kanpo, berriz, oraingo linea bera mantenduko da.

10.-Eraikinen tipologia.

Eginen diren eraikinen tipologiarako oinarri hartuko dira Elizagibela auzoan eta R1. poligonoan eraikitakoak. Hiru solairutako blokeak izanen dira eta oin bakoitzeko, bi eta lau etxebizitza eginen. Apaingarriak, fatxaden tratamendua, estalkiak eta materialak bat etorriko dira ingurunearekin.

11.-Materialak.

Hauek izanen dira material zehatzak: entokatuak, zura, bistako adreilua, harria eta pintura.

Teilategalak zabalak izanen dira lau fatxadetan eta estalkietan betiko teila erabiliko da.

Urbanizazioa eta orain dagoena antzekoak izanen dira, material nahiz hiri altzari berdinak erabiliko baitira.

Azpiegitura orain dagoenaren luzapena izanen da, betiere aurkezturiko planeamendauri egokituta.

12.-Azalerak.

Lursailaren azalera osoa: 5.140 metro karratu.

Ukituriko unitatearen azalera: 5.140 metro karratu.

Erdiko tarte librea: 405 metro karratu.

Berdeguneak: 1.665 metro karratu.

Eraikinen beheko oinak: 707 metro karratu.

Bideak: 1.284 metro karratu.

Aparkalekuak: 692 metro karratu.

Espaloiak: 387 metro karratu.

Guztira: 5.140 metro karratu.

13.-Bolumen eraikigarriak

Eraikiko diren eraikinek beheko oina eta hiru solairu izaen dituzte, teilatupea ere baimenduko delarik, betiere trastegelatako. Trastegelak ez dira kontuan hartuko azalera neurtzeko, eta eraikinaren eskailera nagusitik sarbide zuzena izanen dute. Teilatuan berean egindako leihoen bidez argiztatu eta aireztatu ahalko dira, eta estalkiaren eitearen menpean egonen dira.

Etxebizitzek 2.120 metro karratuko azalera izanen dute bi blokeetan, eta beheko oinaren azalera, berriz, 707 metro karratukoa izanen da.

Ez da sotorik eginen, ibaia hurbil dagoelako eta horrek arazoak sor ditzakeelako.

14.-Moduluak eta erabilerak

Ez dago lursailean jarduketa honekin batera sendotu beharreko eraikinik.

Horrenbestez, plan partzial honen bidez etxebizitza kolektiboak baino ez dira eginen, planeamenduak agindutako azalerak eta kopurua gainditu gabe (18 etxe).

Baimendutako erabilerei dagokienez, eraikinek azaldutako erabilera izanen dute, hots, etxebizitza kolektiboetarako baliatuko dira eta beheko oinak, berriz, lokaletarako, betiere arlo horretako udal ordenantzari lotutako jarduerak paratzeko.

Aparkalekua kalearen mailan jarriko da, eta araudian ezarritako plaza kopurua izanen du, guztira eraikitako azaleraren arabera.

Minusbaliatuendako plaza bereziak egonen dira, arauari jarraikiz.

15.-Jarduketa sistema. Etapen plana

Prestaturiko proiektua ekimen partikularreko urbanizazio bati dagokio eta ezaugarri hauek ditu:

-Urbanizazioa eraikinen obrak hasi aurretik eginen da.

-Jabeak konpromisoa hartu du Elizagibela auzoa eta bere jarduketa eremua lotzeko urbanizazio lanak egiteko, bere kontura eta eremuko lanekin batera, halako moldez non poligono osoari akabera emanen baitzaio, eta hori guztia, Udalarekin itundutako Hirigintzako Hitzarmenari jarraikiz.

-Jarduketa sistema konpentsazio bidezkoa izanen da eta etapa bakarrean eginen da.

16.-Bermea.

Obra horiek eginen direla bermatzeko hitzarmena sinatuko dute jabeak, hots, Explotaciones Forestales Aparán, S.L.ak, eta Doneztebeko Udalak.

Apirilaren 2ko 85/95 Foru Dekretuaren III. kapituluko erabakiari jarraikiz, Udalak bankuko abala edo Zuzenbidean onarturiko beste edozein berme eskatuko du, urbanizazio obren ehuneko 20koa, gutxienez ere, betiere dagokion partekoa.

Halaber, sustatzaileak, lizentzia eskatzeko eskabidean, hitz emanen du ez duela eraikuntza erabiliko urbanizazio obra bukatu arte, eta baldintza hori ezarriko duela, jabetza edo erabilera eskubideen lagapenetan, bi alderdien artean erabaki ondotik, burutuko diren lagapenetan, alegia.

Aipatu kapituluko 3. puntuari jarraikiz, urbanizazio obrak hasi aurretik, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak aurkeztuko dira eta haietan zehaztuko legean aurreikusitako alderdiak oro.

17.-Lagapenak.

Oraingo legedia betez Udalari 694 metro karratuko lurzatia lagako zaio, hau da, lursailaren ehuneko 10 (514 metro karratu) gehi aurreikusitako etxezitza bakoitzeko beste 10 metro karratu (180 metro karratu), Udalaren ekipamenduetarako.

Azalera hori sektorearen iparraldeko mugan dagoen berdegunean dago.

Udalari laga beharreko hirigintzako aprobetxamenduari dagokionez, proiektaturiko ehuneko 10 baita alegia, portzentaje horren balio bereko akordio ekonomikoa adostu da Udalarekin.

Berdegune eta bideetarako erabiliko diren gainerako lurrak, urbanizatu ondotik, Udalari emanen zaizkio honek behin betikoz beretzat har ditzan.

18.-Oztopo arkitektonikoak.

Oztopo arkitektonikoak kentzeari buruzko 4/1998 Foru Legeko 98. artikuluaren 2-j idatz-zatiari jarraikiz, proiektuko bide sarean dauden oinezkoendako ibilbideen planoak erantsi dira. Sare horretan ez dago minusbaliatu fisikoendako oztopo arkitektonikorik.

Kasu honetan ez dago izaera publikoko ekipamendurik, jarduketa eremua oso soila delako.

Plan Partzialak etxebizitza blokeen eraikuntza sustatzen duenez, aparkalekuak kalearen mailan egonen dira. Arlo horretako araua betez, aparkatzeko plaza bat egonen da eraikitako 50 metro karratuko, eta guztira, 52.

Etxebizitzetako jabeek lokaletako zatiak aparkalekutako erabiltzen badituzte, hori zenbatek egin, bada, horren arabera txikituko da kanpoko aparkalekuen kopurua.

Legeari jarraikiz, kanpoko bi plaza minusbaliatuendako izanen dira (ehuneko hiru).

19.-Bideak.

Elgorriagako bidegurutzetik Elizagibela auzoan sartzeko bide nagusiaren trazadurak, jarduketa hau bide horren luzapen naturala izanik, zabalera eta ezaugarri berberak izanen ditu bukaeraraino, etorkizuneko beste jarduketa batzuen bidez, luzatzeko aukera egon dadin.

Barneko bideek sartu-aterako ibilbide logikoa osatzen dute, etxebizitza, lokal eta aparkalekuetarako sarbideak dira eta norabidea aldatzeko balio dute.

Aurreikusten den trafikoari begira doituko dira zabalerak.

20.-Azpiegitura.

Egungo sare guztiak ondoko urbanizazioan barna igarotzen dira eta luzagarriak dira.

Egungo trazaduraren planoak aurkeztu dira, egindako sareen nahiz sare berrien tamainak, eta berriak zaharrekin lotzeko puntuak eta ezaugarriak barne.

21.-Aparkalekuak.

589/99 Foru Dekretuari jarraikiz, eremu publikoan dauden aparkalekuen erreserba modulu txikienak justifikatu dira, eta horren arabera, aparkatzeko tokien ehuneko 3 gutxitu fisiko-sentsorialen ibilgailuendako izanen da (4/88 Foru Legea garatzen duen 154/89 Foru Dekretuaren 10. artikulua).

Kasu honetan araudiak ezarri egiten du eraikitako azalera guztiaren 50 metro karratu bakoitzeko aparkatzeko toki bat egonen dela.

Ereduko aprobetxamenduan 2.615 metro karratuko azalera eraikiko dela aurreikusten denez, aparkatzeko 52 toki behar dira araudia betetzeko.

Aipatu bezala, lokalak aparkalekutako erabiltzen badira, kanpoko plazak lokal barneko plazen arabera gutxituko dira.

22.-Banaketa eremua. Ereduko aprobetxamendua.

Udal planeko izendapenari jarraikiz, hauxe da izena: 4. banaketa eremua - 10. sektorea.

Berezko erabilera: etxebizitza kolektiboak.

Horrela sortutako ereduko aprobetxamendua, beraz, hau da:

4. banaketa eredua - 10. sektorea.

Etxebizitza kolektiboak: 2.120 metro karratu bider 1 = 2.120 metro karratu.

Etxabeetako garajeak: 707 metro karratu bider 0,7 = 495 metro karratu.

Batuketa: 2.615 metro karratu.

2.165 M(Õ2)

23.-Jarduketa esparrua.

Hainbat plano erantsi da, sektoreko hirigintzako jarduketa biltzeaz gain, Udalaren kanpoko eremua, jabeak urbanizatu beharrekoa, zehazten dutenak. Jabeari, horren ordain, eremu horren puska txiki bat lagako zaio taxuturiko bide publikoetarako; hori guztia, jabeak eta Udalak berak itunduriko hirigintzako hitzarmenaren arabera, bi alderdi horiek biltzen baitira bertan.

24.-Erreserba modulua.

10/4 Foru Legearen 73.2 artikuluari jarraikiz, sektoreko lurren ehuneko 10 baino gutxiagoko erreserba modulua bermatu da, zuhaitzak -dela multzoka dela sakabanaturik- landatzeko oraingo berdegunearen atzealdeko lurretan eta ibai bazter osoan.

Zuhaitz landaketa horren balorazioa 280.000 pezetakoa da eta urbanizazioaren aurrekontuaren barnean sartu da.

25.-Modulu ekonomikoa.

Jarduketa honen urbanizazio lanek, zuhaitzen landaketa barne, 20.000.000 pezeta eginen dutela uste da.

Balorazio hori urbanizazio proiketuan doitu eta garatuko da.

E R A N S K I N A

Plan partziala izapidatu eta hasiera batez onetsi ondotik, eta arkitekto aholkularien eskaerari erantzun beharrez, aurkeztutako dokumentazioa osatu da, behin betiko onespena lortzeko hurrengoak kontuan hartuz:

-Plan partzialaren zehaztapenak bete eginen dira beheko oinak garajetako erabiltzen badira ere, aparkatzeko 52 lekuak bere horretan mantenduko direlarik.

-Eskaturiko azaleren koadroa erantsi da. Hona hemen:

Azaleren koadroa:

Etxebizitzetarako erabilera: 2.615 metro karratu.

Zuzkiduren erabilera publikoa/oin bakoitzeko azalera eraikigarria: 694 metro karratu/150 metro karratu.

Jabari eta erabilera publikoko berdeguneak eta lorategiak: 971 metro karratu.

Ibilgailuendako bideak eta espaloiak: 2.076 metro karratu.

Erabilera publikoko aparkalekuak: 692 metro karratu.

-Lurzoru urbanizaezin gisa proiektaturiko urbanizazioa mugatu denez, aparkalekuen eremua "eraikitako hiriaren" muga fisikotako manposteriako hormatxoa eginen da.

-Proiektuko aparkalekuei dagokienez, lorategietako sareta jarriko da zoruan, eta lekuak mugatzeko, berriz, bertako zuhaitzak, ingurua edertzeko.

Iragarkiaren kodea: A0101747