41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Doneztebeko Udal Planeko 3. banaketa eremuko 6. sektoreko konpentsazio batzordearen jarduketa oinarri eta estatutuen proiektuaren hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2001eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik Juan Jesús Picabea Manterola jaunak sustaturik 2001eko urtarrrilaren 19an abiatutako espedientea, Doneztebeko Udal Planeko 3. banaketa eremuko 6. sektoreko konpentsazio batzordearen jarduketa oinarri eta estatutuen proiektua tramitatzeko eskatzen duena.

Kontuan harturik sustatzaileak 6. sektoreko lurren jabeen ordezkari diharduela, eta horiek sektore horretako azaleraren ehuneko 50 baino gehiago ordezkatzen dutela, eta beraz, baliabide horiek tramitatzea bidezkoa dela.

Kontuan harturik uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearean 156. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari jarraikiz, bidezkoa dela jarduketa oinarrien eta estatutuen aurkeztutako proiektuak tramitatzea.

Gaiaz eztabaidatuta, bertan diren zinegotzien gehiengoak (sei), boz batez erabakirik, erran nahi baita, bi herenen quoruma eta betiere legezko erabateko gehiengoa dagoela, erabaki da:

1. Doneztebeko Udal Planeko 3. banaketa eremuko 6. sektoreko konpentsazio batzordearen jarduketa oinarri eta estatutuen proiektuak hasiera batean onestea.

2. Proiektu horiek jendaurrean paratzea hamabortz egun baliodunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau ukituriko unitatearen barnean dauden jabe guztiei banan-banan jakinaraztea, epe horretan egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, bi mila eta bateko otsailaren bortzean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101746