41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Alkatetzaren 2001eko otsailaren 13ko ebazpena, Rotxapeako P.P.ko P-9a poligonoa urbanizatzeko proiektuari buruzkoa. Zuzenketa

Iruñeko Udalaren Alkatetzak, 2001eko martxoaren 5ean, honako ebazpen hau hartu zuen:

"Rotxapeako P.P.ko P-9a poligonoa urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespenari buruzko espedientea ikusirik eta agiria izapidatzeko tasen likidazioa idazterakoan akatsa egin zela oharturik, Alkatetzaren 2001eko otsailaren 13ko ebazpena zuzentzea ebatzi dut, eta hortaz, hemendik aurrera hitzez hitz berdina izanen da, 2. puntuan onetsitako tasaren zenbatekoa izan ezik, izan ere, hau agertzen da: 25.092.108 pezeta; eta honela behar du: 31.245.511 (hogeita hamaika milioi berrehun eta berrogeita bost mila bostehun eta hamaika) pezeta".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko da aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua eta hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan gainerako interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0102617