41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeako P-9A poligonoa urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 2001eko otsailaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:

Arrotxapeako Plan Partzialeko P-9A poligonoa urbanizatzeko proiektua alkatetzak 2000ko apirilaren 19an emandako ebazpenaz onetsi zen, hasiera batez, eta 2000ko maiatzaren 17 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Jendaurreko informazio aldia igaro delarik, espedienteko txosten teknikoekin bat,

Hauxe erabaki dut:

1.-Behin betikoz onestea Arrotxapeako P-9A poligonoa urbanizatzeko proiektua, Udalaren zerbitzu teknikoen txostenetan adierazi bezala zuzendu baita.

2.-Espedientea tramitatzeko eta ebazteko tasa (25.092.108 pezeta) onestea.

3.-Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratzea".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101726