41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Aurrekontuko aldaketa baten espedientea hasiera batez onetsirik

Vianako Udalak, 2001eko otsailaren 8an egindako bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik kontu-hartzaileak emandako txostena, hasiera batez onetsi da aurrekontuko aldaketa hau:

Kontusaila: 421-625.00. Kontzeptua. Goitik doitzea: 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolarako altzariak. Zenbatekoa: 3.351.787. Finantziazioa: luzatutako aurrekontuaren gerakina.

Kontusaila: 421-220.04. Kontzeptua. Goitik doitzea: 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolarako material didaktikoa. Zenbatekoa: 1.280.595. Finantziazioa: luzatutako aurrekontuaren gerakina.

Kontusaila: 432-601.01. Kontzeptua. Goitik doitzea: El Hoyoko aparkalekua. Zenbatekoa: 1.712.075. Finantziazioa: luzatutako aurrekontuaren gerakina.

Erabaki hau idazkaritza nagusian edukitzea, jendaurrean, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Vianan, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0101704