41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko jaun alkateak hitzez hitz honela dioen ofizio hau eman zuen 2001eko otsailaren 2an:

"2000ko irailaren 6an Cortes karrikako 19an dagoen higiezinean kontserbazio lanak -elementu askeen eraispena eta obra-hondakinak garbitzea- egiteko agindua eman zitzaien Estefanía, Dolores, Adauca eta José Candido Frauca Alaizari.

Obretako udal zaindariaren 2001eko urtarrilaren 31ko txostena ikusirik, bertan adierazten baitu higiezina bere horretan dagoela, hots, ez dela konponketarik egin.

Hori dela eta, Alkatetzak ontzat hartu du bertze hilabete bateko epe luzaezina ematea, jakinarazpen honetatik hasita, eskaturiko lanak egiteko. Epe hori iraganik hirigintzako legezkotasuna zaintzeko espedienteekin jarraituko da, eta isun hertsatzaileak ezartzeari ekinen zaio, 100.000tik 500.000 pezeta bitartekoak, hilez hil berritzen joan daitezkeenak ezartzen direnetik, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 240.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horren guztiaren berri ematen diot Estefanía, Dolores, Adauca eta José Candido Frauca Alaizari, jakin dezaten eta bidezko ondorioetarako. Jakinaren gainean geldituta, honekin batera doan kopia sinatuko dute".

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5aren a) idatz-zatian eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, interesatu ezezagunentzat eta, legeari jarraikiz jakinarazten saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat ere jakinarazpen balioa izan dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0101700