41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Artikako Mogote sektoreko Plan Partzialaren hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2001eko otsailaren 8an egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Artikako Mogote sektoreko Plan Partziala hasiera batean onetsi da, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Legearen 117. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, eta berezitasun hau sartzen da: etxebizitza libreetan nahitaezko izanen dira bi garaje plaza eta bakarra, berriz, etxebizitza babes ofizialekoa bada.

2. Onespen hori jendaurrean egonen da gutienez ere hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, gutienez, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz.

3. Informazioa eskatuko zaie erakunde ofizial hauei: Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio departamentua; Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentua, eta R.E.N.F.E.ko Azpiegitura zerbitzua.

Berriobeitin, bi mila eta bateko otsailaren hamabortzean. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0101698