41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Esleipena, Arrotxapeako P-10 poligonoa urbanizatzeko obrak egiteko

Udalaren Hirigintzako Gerentziako Kontseiluak, 2001eko otsailaren 9an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Hirigintzako Gerentziaren 2000ko azaroaren 24ko erabakiaren bidez, prozedura irekirako deia egin zen; ikusirik lehiaketa horren kontratazio mahaiaren 2001eko otsailaren 5eko akta, erabaki da:

1. Arrotxapeako P.P.ko P-10 poligonoa urbanizatzeko obrak Construnavar, S.L. merkataritza enpresari esleitzea, 40.578.563 pezetaren aldera, BEZa barne. Obrak egiteko epea bi hilabetekoa da. Hori guztia lehiaketa arautu zuen baldintzen pleguari jarraikiz.

2. Construnavar enpresaren alde 34.981.520 pezetako zenbatekoa baimendu eta ematea, Udalaren Hirigintza Gerentziaren egungo aurrekontuaren "U.I.III-Arrotxapea" izeneko 30-43222-601010 kontusailaren kargura".

Erabaki hau ez da behin betikoa bide administratiboan eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101641