41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2001eko urtarrilaren 17an, besteak beste, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik, Iruñeko Navarreria karrikako 29 zenbakiko etxea aztertu ondotik, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Udal Zerbitzu Teknikoek egindako ikuskapen txostena, 2001eko urtarrilaren 3koa, haren bidez frogatu baita honako matxura hauek dituela 6.-A solairuko etxebizitzan:

-Badira hezetasun orbanak etxe osoan, estalkia behar bezala iragazkaiztua ez dagoelako.

-Sarrerako atearen ondoko horman eta sabaian bada artesi bat, eskaileren kutxaraino ateratzen dena.

-Eraikina zaharberritzeko prozedura abiarazia bada ere, ez dirudi egun inolako lanik egiten ari direnik.

-Eskaileren kutxa babesteko zati batean bada olana bat, kutxan bertan eta erakineko argizulo batean behin behinekoz loturik dagoena.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Iruñeko Navarreria kaleko 29 zenbakiko etxearen jabeei, lan hauek hamabost egunez egin ditzaten agintzea:

-Aipatutakoa konpondu eta eraikinaren egiturari buruzko azterlana prestatzea, hezetasunak eraikinaren sendotasuna ahultzen ahal duelako.

2. Etxe horretako jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badituzte, epea bukatu eta biharamunean Udalak obrak subsidiarioki egin ahal izanen dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen ehuneko 125, igorriko zaizkiela.

3. Era berean, jabeei ohartaraztea ezen, aipatu epean obrak egiten ez badira, zehapen espedientea abiaraziko dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 248.5 artikuluan sailkatutako hutsegite arinaren ustezko erantzule izateagatik. Hutsegite hori 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isunarekin zehaturik dago.

4. Jabeei ohartaraztea, orobat, konponketa obra horiek eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnetarik direla. Egokitzapen hori etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko indarra duen Foru Dekretuan zehazten da.

Obra horiei ekiteko zaharberritzeko dirulaguntzak eskura daitezke, betiere eraikinaren egitura eta funtzionaltasunaren egokitzapena lortzeko beharrezkoak direnekin batera egiten badira; horretarako, Etxebizitzak Zaharberritzeko Udalaren Bulegoan, Eslava karrikako 1.ean, argibideak eska daitezke".

Ebazpen honen aurka, eta aukeran, errekurtso hauetatik bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101640