41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2001eko urtarrilaren 18an eman ebazpena (8/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

Ikusirik kalteak ordaintzeko errekerimenduaren 186/00A espedientea, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2000ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez irekia eta Udaltzaingoak emandako partean oinarritzen dena, bertan jasotzen baita Jesús María Muniáin Irurita jauna gidaria izanik, Caser etxeko asegurua zuen NA-6405-AT matrikulako ibilgailuarekin zuhaitz bati kalte egin zitzaiola 2000ko azaroaren 18an. Ikusirik aginduzko entzunaldian ez dela alegaziorik aurkeztu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 117. artikuluko 2, 3 eta 4. ataletan xedatutakoari jarraikiz, Jesús María Muniáin Irurita jauna gertatutakoaren erantzule egitea erabaki dut, eta 10.611 pezeta (63,77) ordaintzera behartu, balio hori eman baitzaio egindako kalteari.

Diru hori Udalaren diruzaintzan utzi beharko da ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, jaso ditzakeen zehapenak galarazi gabe. Ordaintzeko epea iraganik, premiamenduko errekargua eta legezko korrituak sortuko dira.

Erabaki honetan eurotan agertzen diren kopuruak jakingarri gisa besterik ez dira ematen.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bederatzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101638