41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Errege kaleko 39. lurzatiko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko otsailaren 6ko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo Errege kaleko 39. lurzatiko xehetasun azterlana, Emilio Yaben Ganuza jaunak, Bar Argia Eyasa, S.L. ordezkatuz, sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien irakurtzen den egunkarian argitaratuko da hamabost egunez, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, eta hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz.

Noainen, bi mila eta bateko otsailaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0101635