41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2001eko aurrekontu luzatuko aldaketak. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko otsailaren 6ko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, 2001eko aurrekontu luzatuan ondoren aipatzen diren aldaketak egitea onetsi zuen:

1.-Kreditu berezia kontusail berri honetan:

4331-62101. "San Migel plazan eta elizan argi gehiago paratzea"; zenbatekoa: 315.549 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori ondoko kontusail honen bidez finantzatuko da:

91701. "Hitzartu beharreko mailegua"; zenbatekoa: 315.549 pezeta.

2.-Kreditu berezia kontusail berri honetan:

45204-62201. "Noaingo pilotalekuaren frontisa eta alboko horma konpontzea"; zenbatekoa: 9.782.343 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori hein batean finantzatzeko Aparejatzaileen Elkargo Ofizialak nahiz Arkitektoen Elkargo Ofizialak hitz emandako ekarpena erabiliko da. Ekarpen hori aurrekontuan txertatuko da dirusarreren kontusail hauen bidez:

48901. "Aparejatzaileen Elkargoaren kalteordaina"; zenbatekoa: 2.310.000 pezeta.

48902 "Arkitektoen Elkargoaren kalteordaina (Asemas)"; zenbatekoa: 3.064.945 pezeta.

Aurrekontuko aldaketa hori ondoko kontusailek ere finantzatuko dute:

47001. "Erantzukizunak, Arbeloa"; zenbatekoa: 2.000.000 pezeta.

91701. "Hitzartu beharreko mailegua"; zenbatekoa: 2.407.398 pezeta.

Espedientea interesatuen eskura dago, aztertu eta, egoki bada, alegazioak aurkez ditzaten. Horretarako hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina. Erreklamaziorik edo alegaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko otsailaren zortzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0101634