41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Hiri aberastasunaren balorazio ponentziaren bigarren berrikuspena. Behin betiko onespena

Hiri aberastasunaren balorazio ponentzia gaurkotzea erabaki zen 1999ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, eta horrekin bat eginik, Batzorde Mistoak, 2000ko azaroaren 24an, bigarren berrikuspen hau hasiera batean onetsi zuen, eta proiektua jendaurrean jarri hamabost egunez, Udalaren iragarki oholean. Aipatu epean ez da inolako erreklamaziorik jaso, hortaz, Batzorde Mistoak behin betikoz onetsi zuen 2000ko otsailaren 29ko bilkuran.

Behin betiko onespen horren kontra errekurtso arrunta paratzen ahal da Nafarroako Gobernuari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

Aditzera ematen da, legezko ondorioetarako.

Murchanten, bi mila eta bateko otsailaren hamarrean. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0101633