41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N A M A R I A

Gazteluko hilerria erabiltzeko eta hilobiak banatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala

Donamariako Udalak, 2001eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen aho batez:

1.-Hasiera batez onestea Gazteluko hilerria erabiltzeko eta hilobiak banatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bi espedienteak jendaurrean jartzea 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Donamarian, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: A0101625