41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Langileen lansariak

Berriozarko Udalak, 2001eko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen, besteak beste:

"Kontuan hartuz 2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 19/2000 Foru Legearen 6 eta 7. artikuluetan (abenduaren 30eko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) funtzionarioen eta lan kontratudun langileen lansariei buruz xedatutakoa, bai eta haren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa ere, erabaki da:

Lehenbizi.-Ehuneko 4,1 igotzea funtzionarioen, lan-kontratudun langileen eta hautetsien lansariak, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina. Zenbateko hori sortu da Nafarroako Kontsumorako Prezioen igoera errealaren eta 2000ko ekitaldirako aurreikusitakoaren arteko ezberdintasuna (ehuneko 2,1) eta 2000rako aurreikusitako Kontsumorako Prezioen igoera (ehuneko 2) aplikatzearen ondorioz.

Bigarren.-2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 19/2000 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian aurreikusitako ordainketa bakarra egitea.

Hirugarren.-Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan (Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legeak emandako testuaren arabera) xedatutakoari jarraikiz, erabaki da 2001 ekitaldirako alkatearen lansaria, dedikazio esklusiboko araubidean, hiru milioi bederatziehun eta sei mila eta hogeita hamasei pezetakoa (3.906.036) izanen dela. Halaber, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabaki da."

Berriozarren, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0101623