41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Behin betiko onespena, Udalaren 2000ko aurrekontuko aldaketari

Udalak, 2000ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko honako aldaketa hau:

"Ikusirik Udaleko arkitektoak eta obren zuzendaritzak emandako txostenak, bai eta Udaleko kontuhartzaileak emanikoa ere, erabaki da:

Lehenbizi.-2000ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza hau egitea:

4521 62201 kontusaila. Kirol instalazioak II. fasea (igerileku estalia). Zenbatekoa: 9.636.631 pezeta.

Finantziazioa: 1999ko diruzaintzako gerakina, inbertsioetarako lotetsia."

Indarrean dagoen legedian ezarritako jendaurreko epea erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da.

Berriozarren, bi mila eta bateko otsailaren zortzian. Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0101622