41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez 1.027.122 espedienteari buruzko 2000ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren jakinarazpena egitea (Abdelaziz Jdi Baba jaunari langabezi prestazioa etetea, eskaria ez berritzeagatik) Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"322 EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 26koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Abdelaziz Jdi Baba jaunari (NIE: 1.027.122; helbidea: Jarauta kalea, 33,2.a, esk., 31001, Iruña) langabezi prestazioa eteten diona, eskaria ez berritzeagatik.

Gertakariak

Lehena.-2000ko abenduaren 4an Abdelaziz Jdi Baba jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu Lan Arloko Arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak (maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuak onetsi zuen erregelamendu hori).

Bigarrena.-Ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbide oinarriak

Lehena.-Proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, apirilaren 7ko 8/88 Legearen 46. artikuluko 1.1 zenbakian xedaturikoari jarraikiz.

Bigarrena.-Eskaria ez berritzeak enplegu eskatzaile gisa egindako izen-ematea baliorik gabe uzten du eta izena ematearen ondoriozko eskubideak galarazten ditu, 8/88 Legearen 46. artikuluko 1.2 zenbakiaren azken lerroaldearen arabera (abenduaren 30eko 50/98 Legearen erredakzioa).

Hirugarrena.-Espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

Abdelaziz Jdi Baba jaunari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa. Hilabetea pasatutakoan, administrazioaren kabuz hasiko da berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, bere Enplegu Bulegora joan beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago 30 egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, bere Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/95 Legegintzako Errege Dekretua).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita seian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Luis Rodríguez San Vicente."

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez -azken helbide ezaguna Iruñeko Jarauta kaleko 33, 2.a, esk. izan zuen-, Ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0102102