41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea, hau da, 29/2000 zehapen prozeduraren instruktorearen ebazpen proposamenarena. Horregatik honako honen bidez beteko da egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa:

"EBAZPEN PROPOSAMENA, 29/2000 zehapen prozeduraren instruktorearena. Aipatu zehapen espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ireki zion José Lavea López jaunari, "Bar Camino Rojo" izeneko establezimenduaren titularrari, abuztuaren 11ko 185/2000 Foru Aginduaren bidez, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ustezko lege-hauste batengatik. Ostatua Donezteben dago, N-121-A errepidean, 56. kilometroan.

1. Frogatutzat emandako gertakariak.

Uztailaren 31n Guardia Zibilak salaketa jarri zuen "Bar Camino Rojo" ostatuaren kontra, erreklamazio orririk ez izateagatik.

2. Aurkezturiko deskarguen balorazioa.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea, hau da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 11n emandako 185/2000 Foru Aginduarena. Horregatik, egun indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, jakinarazpen ediktua argitaratu zen 2000ko irailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (117. zk.) eta espedientatuak helbidea izan duen azken udaleko iragarki-oholean (2000ko irailaren 20tik urriaren 3ra bitartean).

Espedientatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

3. Tipifikazio juridikoa.

Gertatua, frogatutzat emana baitago, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren kontrako arau-haustea da. Foru Lege horretako 23.10 artikuluan arau-hauste larritzat jotzen da.

4. Ebazpen proposamena.

Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27.1 artikuluari jarraikiz, José Lavea López jaunari, "Bar Camino Rojo" ostatuko titularra baita (Doneztebe, N-121-A errepidea, 56. kilometroa), 100.000 pezetako isuna ezartzea proposatzen da.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai, (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren lehenean.-Instruktorea, Purificación González Merchán.

Iragarkiaren kodea: A0102212