41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 2koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, ereintzako lursagarraren ekoizpena arautzen duena.

1996ko martxoaren 11ko Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean ereintzako lursagarraren ekoizpena arautu zen, Mintegiko Hazi eta Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legearekin eta ereintzako lursagarra kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onetsi zuen 1989ko maitzaren 24ko Ministerioaren Aginduarekin bat. Agindu hori 1995eko apirilaren 11ko Ministerioaren Aginduaren bidez aldatu zen.

Foru Agindu hartan xedatu zen Pirinio aldea "alde itxitzat" joko zela, alegia, ereintzako lursagarra bakarrik baimenduko zela. Halaber, Kodes aldea "alde irekitzat" jo zen, alegia, ereintzako eta jateko lursagarrak batera ekoizteko baimena izanen zuela, betebehar batzuekin lantzen bazen.

Kanpainak iraganik, landareen osasuna eta ekoizleek neurri ezarrien aplikazioari buruz emaniko erantzuna kontuan hartuz, ikusten da gaurko prozedurak ez direla aski kalitateko ekoizpena bermatzeko.

Bestetik, 1998ko martxoaren 3ko Ministerioaren Aginduak ereintzako lursagarra kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa onesten duen 1989ko maiatzaren 24ko Ministerioaren Agindua aldatu zuen eta aukera eman autonomi erkidegoek ekoizle-ugaltzaile kategoria duten ekoizleen gutxieneko eremua ezartzeko, ekoizpen aldearen ezaugarri tekniko eta sozioekonomikoen arabera.

Horrenbestez, Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuak eginiko proposamena eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Pirinioek segituko dute alde itxia izaten eta hemendik aurrera Kodes aldea (Cabredo, Genevilla eta Marañongo mugapeak) alde itxia izanen dira ondorio guztietarako. Beraz, ereintzako lursagarra ekoizten duten Nafarroako aldeetan debeku da bestelako lursagarrik ekoiztea.

2. artikulua. Urteroko gutxieneko eremua 240 hektareakoa izanen da ekoizle-hautatzaileendako eta 35 hektareakoa ekoizle-ugaltzaileendako. Betiere, Nafarroan izena emanak diren ekoizleendako, Nafarroako Foru Komunitatean erein beharreko gutxieneko e remua esan nahi da.

3. artikulua. Foru Agindu honetan aurreikusten ez den guztian ereintzako lursagarra kontrolatu eta ziurtatzeko erregelamendu teknikoa izanen da zuzenean aplikatzekoa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen da 1996ko martxoaren 11ko Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean ereintzako lursagarraren ekoizpena arautzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0102413