41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

52/2001 FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 27koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Javier San Martín jaunak Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren aurka jarritako 174/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 174/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman du. Aipatu administrazioarekiko errekurtsoa Javier San Martín jaunak jarri zuen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren aurka; foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen du.

Aipatu espedientea 2001eko apirilaren 20a baino lehen igorri behar da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Javier San Martín jaunak jarritako 174/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Interesatuei dei egitea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0103145