41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

221/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Osasun kontseilariak emana, azaroaren 27ko 335/2000 Foru Aginduaren babesean baimenduriko botiken zerrenda argitaratzen duena.

Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Aginduak, 24. artikuluan, xedatzen du, Osasun Departamentuak administrazio baimena eman beharko duela botikak ireki ahal izateko, titularrek, proposaturiko egoitzek eta ekipamenduak aplikatzekoa den legeriaren ondoriozko baldintzak betetzen dituztela egiaztatutakoan. Gainera, aldez aurreko eta nahitaezko betebeharra da Osasun Eskualde Oinarrizko guztiek Foru Legeko 27. artikuluan plangintzarako ezartzen diren irizpideen aplikazioaren ondoriozko gutxieneko aurreikuspenak betetzea.

Osasun Departamentuak atzeman ditu farmazia plangintzarako irizpideen arabera botiken gutxieneko aurreikuspenak betetzen ez dituzten Nafarroako Foru Komunitateko osasun eskualde oinarrizkoak eta herriak. Osasun kontseilariak, azaroaren 27ko 335/2000 Foru Aginduaren bidez (azaroaren 29ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), botika behar duten Osasun Eskualde Oinarrizko eta herrien zerrenda argitaratu du, zehazki, Agoizko Eskualde Oinarrizkoa eta Altsasuko, Azkoiengo eta Corellako udalerriak, eta haiek betetzeko prozedurari ekin dio. Botika beharrak Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean ezarritako plangintza irizpideen arabera erabaki ziren.

Administrazio espedienteei ekin zaie eta haiek ebatzi dira Osasun Departamentuko zuzendari nagusiaren ebazpen banaren bidez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Aditzera ematen da Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 335/2000 Foru Aginduaren bidez, ondoren aipatzen diren botikak paratzeko baimena eman duela. Horren ondorioz, bermatutzat ematen da Farmazia Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legeko 27. artikuluan aipatzen den gutxieneko aurreikuspena, 26. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusten diren ondorioetarako:

Martxoaren 19ko 303/2001 Ebazpena, Azkoiengo udalerria.

Martxoaren 21eko 320/2001 Ebazpena, Altsasuko udalerria.

Martxoaren 23ko 331/2001 Ebazpena, Agoizko Osasun Eskualde Oinarrizkoa.

Martxoaren 23ko 332/2001 Ebazpena, Corellako udalerria.

2. Foru Agindu hau argitaratu eta biharamunetik botika paratu nahi dutenek halaxe eskatzen ahalko dute Osasun Departamentura eskabide bat igorriz. Harekin batera, modu baliagarrian aurkeztutzat eman dadin, egoitzaren proposamena, botikariaren kreditazioa eta tasaren ordainagiria aurkeztu beharko dira, 12/2000 Legeko 24. artikuluko 1. idatz-zatiaren arabera.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 35. artikuluko f) idatz-zatian aurreikusia betez, egoitzaren agiriak eta tasaren ordainagiria aurkeztu beharrik ez dago Osasun Departamentuan agiri horiek daudenean 12/2000 Foru Legeak indarra hartu zuenez geroztik aurkezturiko eskabideekin batera aurkeztu zirelako, baldin eta eskabide berriarekin bat badatoz eta horretan espresuki hala agertzen bada.

3. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/19992 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat.

4. Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zazpian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0103265