41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

258/2001 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Iparraldeko ingurubidean, Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzean, oinezkoentzako azpiko pasabide bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasunen zerrenda osatzen duena, eta, halaber, ondasun horiek okupatu aitzineko aktak egiteko eguna ezartzen duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, ekainaren 20ko 601/2000 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen "Iparraldeko ingurubidean, Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzean, oinezkoentzako azpiko pasabide bat egitea" izeneko proiektua, zeina apirilaren 13ko 326/2000 Ebazpenaren bidez jarri baitzen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 2000ko ekainaren 19ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu ondoren, Herrilan zuzendariak nagusiak, 682/2000 Ebazpenaren bidez, dei egin zuen ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko; akta horiek 2000ko abuztuaren 9an egin ziren.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera ematen du pasabidea egin aurreko fasean 400 mm-ko fundizio-hodi bat aurkitu dela, Iruñerriko Mankomunitatearena, eta horrelakorik ez zela ageri eraikuntza proiektuan.

Aipatu pasabidea egin ahal izateko, ezinbestekoa da hodi hori lekuz aldatzea, arrapaletako bat egin behar den tokitik aparte egon dadin. Desbideratze hori ez daiteke egin lur publikoan barna, eta horregatik Decathlon España S.A. saltokiaren aparkalekuaren azpitik egin behar da, hau da, proiektuak aldi baterako okupazio-lurtzat hartzen duen zona batean barna. Beraz, beharrezko da lur azpiko bide-zortasun bat ezartzea aipatu hodirako. Zortasuna 40 metro luze eta metro bat zabal izanen da eta hodia 2,5 metro sakon sartuko da.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 1999ko ekainaren 7ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioa aplikatuko zaie ondoren egin beharreko aldaketei.

Horrenbestez, urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

EBATZI DUT:

1. "Iparraldeko ingurubidean, Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzean, oinezkoentzako azpiko pasabide bat egitea" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen zerrenda osatzea. Proiektuaren BE-1 lurzatian 40 metro koadroko azaleran ur-hoditeriarako zortasun bat jarriko da, Berriozarko mugapean, katastroko 18. poligonoko 858. lurzatian. Lurzatiaren titularra Decathlon España S.A. da (Fuencarral kalea 24, 1.a, 2, Alcobendas, Madril).

2. Decathlon España S.A. enpresari dei egitea apirilaren 9an goizeko 10etan Berriozarko Udaletxera joan dadin ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak egiteko, eta, beharbada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betikoak.

Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsonak; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioak eraman ditzake, baina, betiere, hark ordaindu beharko die.

3. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuek alegazioak egin ditzakete idatziz, baldin eta akatsak zuzentzeko besterik ez badira; alegazio horiek Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari (Desjabetzapen Atalari) zuzendu beharko zaizkio (San Ignazio Etorbidea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta Berriozarko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea. Decathlon España S.A. enpresari horren berri emanen zaio, adieraziz argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela.

5. Ebazpen hau Berriozarko Udalera eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura igortzea (Desjabetzapen Atala), bai eta ukitutako jabeari ere.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0103151