41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nekazaritzako Ingeniari Tekniko izateko hiru lanpostutarako izendatu eta lanpostu hutsak esleitzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nekazaritzako Ingeniari Tekniko izateko hiru lanpostutarako izendapena egin du. Lanpostuak honela esleitu dira:

Marta García Bozal andreari, txanda librean, 2312. lanpostu hutsa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia.

Natividad Izquierdo Virto andreari, igoera txandan, 5846. lanpostu hutsa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia.

Enrique Labiano Zabalza jaunari, txanda librean, 3864. lanpostu hutsa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia.

Deialdia 2000ko martxoaren 29koNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (39. zk.).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0102117