41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

60/2001 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, 2001eko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintza eta prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Maiatzaren 3ko 135/1999 Foru Dekretuaren bidez industrialdeeto lurzatiak sartzeko prezioak ezarri ziren. Foru Dekretu hori ekainaren 28ko 246/1999 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Pasa den denbora eta ekonomiaren egoera ona kontuan hartuz, bidezko da prezio horiek merkatuaren gaur egungo egoerara egokitzea eta bukatzen ari diren Castejón, Caparroso eta Tuterako "Montes de Cierzo" industrialdeeen prezioak ezartzea.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2001eko martxoaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 1. Hauek dira, 2001eko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

-Altsasuko "Ibarrea" industrialdea: 5.600 pezeta/m2.

-Agoizko industrialdea: 1.930 pezeta/m2.

-Noaingo "Elortz" industrialdea: 10.725 pezeta/m2.

-Noain-Ezkirozko industrialdea: 10.725 pezeta/m2.

-Olaztiko "Akinonuti" industrialdea: 6.970 pezeta/m2.

-Galozeko Izizeko industrialdea: 1.600 pezeta/m2.

-Buñuelgo industrialdea: 1.800 pezeta/m2.

-Rocaforte-Zangozako industrialdea: 2.000 pezeta/m2.

-Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdea: 2.100 pezeta/m2.

-Caparrosoko industrialdea: 3.300 pezeta/m2.

-Castejongo industrialdea: 3.600 pezeta/m2.

2. Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdean, eremu handietarako industrialdea denez, xedatzen da, eskuarki, lurzatiak gutxienez ere 58.800 m2. har ditzala.

2. artikulua. Hondar gisa industrialdeetan gelditzen den eraiki ezineko lurzorua saldu ahalko da industrialde horretarako ezarritako prezioaren % 30ean.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearenak diren industri lurzatien prezioa ordaintzeko ematen diren gerorapenei aplikatu beharreko korritu tasa % 4,75ekoa izanen da, alegia, urte-sari bakoitza hasi aurreko urteko azken egun balioduneko urtebeterako EURIBOR batezbesteko tasa.

4. artikulua. Foru Dekretu honetan aipatu prezioetan ez da Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartu, baina ezarrita dagoen moduan aplikatuko da aldian aldikoa.

5. artikulua. Aldez aurretik aldi baterako, urtebete baino gutxiagorako, erreserbatu diren lurzati eta eraikinen behin betiko salmentetan, lurzatien behin betiko salmenta egiten den unean berean indarra duten prezioak aplikatuko dira, aldez aurretik, lurzatien aldi baterako erreserba egin zen unean, indarra zuen prezioa kontuan hartu gabe.

6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearen industri lurzoru urbanizaezina, bertan eremu handi bereziak ezartzekoa, saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak xedatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa eroslearen kontu izanen da beharrrezkoak diren azpiegituren kostua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Foru Dekretu honetan xedatuari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0102710