36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

126/2001 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana. 2001. urteko Nafarroako Jaialdien programako ostatu-jatetxea muntatu eta kudeatzeko zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onesten ditu.

Mota: lehiaketa publikoa.

Xedea: 2001. urteko Nafarroako Jaialdien programako ostatu-jatetxearen zerbitzua kontratatzea.

Aurrekontua: 7.000.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo kalea, 8, 31001 Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko hamabietan eginen den jendaurreko ekitaldian, Kultura Zuzendaritza Nagusiko bilera gelan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoek pleguak lizitatzaileen eskura daude Kultura Zuzendaritza Nagusiaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/cultura) eta, halaber, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, 8), 8:30etik 14:30era arte.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren batean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

PROPOSAMEN EREDUA

.............................J/A-ak, helbidea ...................(e)n, ............... kalean eta ............. zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, bere izenean edo ......................... enpresa ordezkatuz (helbidea ............(e)n, ................... kalean, telefonoa .............. eta IFK ...............).

Adierazten dut:

I.-2001. urteko Nafarroako Jaialdien programako Munduko Ostaturako jatetxe eta barra zerbitzua kontratatzeko lizitazio iragarkiaren berri izan dudala (2001eko .........aren ......(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta deialdi horretan parte hartu nahi dudala.

II.-Kontratua arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguaren eta gainerako dokumentazioaren berri ere izan dudala, eta horiekin guztiekin ados nagoela.

(Sinadura)

Data:

Entitatearen zigilua

Iragarkiaren kodea: a0102478