36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E L I D A

Behin betiko onespena Udal honetako ordenantza fiskalen 2001. urterako aldaketari

Udal honek, 2000ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, Udaleko hainbat ordenantza fiskal hasiera batez aldatzea onetsi zuen.

Hasierako aldaketa 2000ko abenduaren 22ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, orduan hasi zen jendaurreko aldia.

Jendaurreko epea iraganik, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, aipaturiko aldaketak behin betikoz onetsita daude. Hona hemen nola gelditu diren:

1.-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

a) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako jendearentzako lehiatila:

-Haurrendako sarrera: lanegunetan, 200 pezeta; jaiegunetan, 350 pezeta.

-Helduendako sarrera: lanegunetan, 300 pezeta; jaiegunetan, 450 pezeta.

b) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako abonuak:

-Haurrendako abonua: denboraldi osoa, 4.000 pezeta; hilabetea, 2.000 pezeta.

-Helduendako abonua: denboraldi osoa, 5.500 pezeta; hilabetea, 3.500 pezeta.

2.-Ur hornidurako tasak arautzen dituen ordenantza:

a) Etxean erabiltzekoa den edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, 25 pezeta metro kubikoa, gutxieneko kuota 20 metro kubiko/hiruhilabetea izanik. 30 pezeta metro kubikoa, gutxieneko 20 horietatik igotzen den metro kubiko bakoitzeko.

b) Industrian erabiltzeko eta ureztatzekoa den edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, 30 pezeta metro kubikoa, gutxieneko kuota 5 metro kubiko/hiruhilabetea izanik. 48 pezeta metro kubikoa, gutxienekotik igotzen den metro kubiko bakoitzeko.

3.-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasen ordenantza fiskala:

a) 7.1 zerga-kuota: 1.000 pezeta.

b) 7.2 zerga-kuota: 950 pezeta.

4.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasa eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala:

a) Nitxoen alokairua, hilobiaren hamar urteko erreserbarako eskubidearekin: 35.000 pezeta, zenbateko finkoa.

b) Hilobi erreserba eta garbiketa nahiz zainketa zerbitzua, lehen hamar urtetan iragandakoan, 850 pezeta urtean nitxoan segitzen duen bitartean.

Melidan, bi mila eta bateko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, Apolonio Jaso.

Iragarkiaren kodea: a0102229