36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R O C A F O R T E

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketen hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, boz batez, Obra lizentzia eta hirigintzako bertzelako jardueren tasak eta Ur hornidura arautzen dituzten ordenantza fiskaletan ezarritako tarifen aldaketa onetsi zuen, behin betikoz, 2001eko otsailaren 23an egin bilkuran.

Hasierako onespenaren erabakia 2000ko abenduaren 13an hartu zen eta urtarrilaren 15ean argitaratu, 2001eko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Handik goiti jendaurrean egon bitartean erreklamazio edo alegazio bakarrik ere izan ez denez, ondotik ematen da haren testu osoa, 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez.

HIRIGINTZAKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Obra lizentzien tramitazioa (ordenantzaren 3. artikuluko A, B eta C atalak): exekuzio materialaren aurrekontutik, lansariak eta BEZa kendu eta horren % 0,1, eta 2.000 pezetako gutieneko tasa.

Lurzatiketa eta/edo banatzeeetarako lizentzien

tramitazioa:

5.000 metro karratu bitarteko lurzatiak: 5.500 pezeta.

5.000 metro karratu baino gehiagoko lurzatiak: 8.000 pezeta.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Hornidura:

A) Industriarako erabilera:

Hornidurako kuota finkoa: 1.000 pezeta bi hilabeteko.

Saneamenduko kuota finkoa: 1.000 pezeta bi hilabeteko.

Kuota aldakorra: kontsumituriko metro kubikoak; 85 pezeta/metro kubikoa.

B) Etxeko erabilera:

Hornidurako kuota: 1.000 pezeta sei hilabeteko.

Kuota aldakorra: 75 pezeta/metro kubikoa.

Hornidurako hartunea paratzea:

Etxebizitza: 17.750 pezeta.

Industriarako:

Hazbete bat bitarte eta hura barne: 20.000 pezeta.

2,5 hazbete bitarte eta horiek barne: 26.000 pezeta.

Gainerakoa: 31.500 pezeta.

Suteetarako ahoa paratzeagatik:

Hazbete bat bitarte eta hura barne: 20.000 pezeta.

2,5 hazbete bitarte eta horiek barne: 26.000 pezeta.

Gainerakoa: 31.500 pezeta.

Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

Rocaforten, bi mila eta bateko otsailaren hogeita hiruan. Alkate kontzejuburua, José Miguel Ozcoidi Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: A0102072