36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Behin betiko onespena, ordenantza fiskal berriei, indarra duten ordenantzetako aldaketei, hirilurraren gaineko kontribuzioaren tasari eta jarduera ekonomikoen gaineko zergarako indizeari. Lagunak U.E.ko prezio publikoak eta Luis Morondo Musika Eskolako tasak

Udalak joan den azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean horrela erabakita, ordenantza fiskal berriak onetsi ziren hasiera batean, baita indarra duten bertze batzuetako aldaketak, hirilurraren gaineko kontribuzioaren tasa berria eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan aplikatu beharreko indize berria ere.

Jendaurrean paratzeko iragarkia iazko abenduaren 22an argitaratu zen, 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu bakar baten kontra ere.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira, bai ordenantza fiskal berriak, bai indarra dutenetan egindako aldaketak, baita hirilurraren gaineko kontribuzioaren tasa berria eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan aplikatu beharreko indize berria ere. Hona hemen batzuen behin betiko testua nahiz bertzeena ere, aldaketak sartu ondotik:

Barañainen, bi mila eta bateko otsailaren zortzian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

ORDENANTZA FISKALA, TOKI ENTITATEAREN JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko hiriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo hiriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki erakundeko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldikako sortzea agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkina eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, edukiontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera edo aprobetxamenduengatiko tasak horien gaineko ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. art. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. art. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak

8. art. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketela udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, Eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. art. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalteordain horiek estaliko dituzte.

10. art. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilabetekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhilabeteko hori bukatu baino gutienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Aprobetxamendu bereziak zoru gainean

Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, denboraldi bakoitzeko: 1.300 pezeta/metro karratua.

Bestetako barrakak: 701.000 pezeta.

Karabanak, atoiak eta berez mugitzen ez diren gainerako ibilgailuak, espreski baimentzen badira, eta tasaren ordainketak baimenik ez dakarrela berez: 400 pezeta/eguna; 6.250 pezeta/hilabetea.

Edukiontziak, 30 egun edo zatiki bakoitzeko: 5.700 pezeta.

Aldamioak, hesiak, etab.: 50 pezeta/metro karratua/eguna.

Tabernetako barrak, bestetan: 100.000 pezeta.

II. epigrafea.-Aprobetxamendu bereziak hegalkinean

II.1. Balkoiak ixtea.

Leiho edo balkoi bakoitzeko: 6.250 pezeta.

II.2. Fatxadetan erotuloak paratzea: 8.000 pezeta.

UDAL ORDENANTZA, MERKATARITZA EZ EGONKORRA ARAUTZEN DUENA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honen xedea Barañaingo udal mugapean merkataritza ez egonkorra arautzea da eta uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legearen 5. artikuluaren babesean onetsi da, Lege horretan xedatutakoa garatzeko asmoz.

2. art. Merkataritza ez egonkorraren esparruko merkataritza jardueratzat hauek har daitezke:

a) Noizbehinkako merkataritza, salmenta kalez kale egiten denean.

b) Merkatu ttikietako merkataritza, aurretik ezarritako leku, egun eta orduetan egiten dena.

II. KAPITULUA

Kalez kaleko salmenta

3. art. 1.-Kalez kaleko salmenta udal organo eskudunak baimendu herrigune eta egunetan, bakarka nahiz saltegiak multzoka jarriz, egiten den usadiozko salmentaren inguruko merkataritza jarduera da.

2.-Kalez kaleko salmenta hauek onartzen dira:

-Barkilu eta gaztainen salmenta.

-Palmondoen salmenta, Aste Sainduaren aitzineko egunetan.

-Izei eta pinuen salmenta Eguberri aitzineko egunetan.

-Barañaingo bestetan egiten diren salmentak.

III. KAPITULUA

Merkatu ttikietako merkataritza

4. art. 1. Merkatu ttikia udal organo eskudunak baimendu eta antolatutako saltokietan gai eta produktuak, elikagaiak barne, saltzen den lekua da.

2. Merkatu ttiki bakarra paratzeko baimena emamen da, udal organo eskudunak zehazten duen lekuan ezarriko dena. Astean gehienez egun batean eginen da, astearteetan hain juxtu ere, hasiera eta bukaerarako urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra ezarriko diren egunen artean.

5. art. 1. Merkatu ttikia ezartzeko urteroko epealdia onesten duen erabaki bakoitzean, udal organo eskudunak hau zehaztuko du:

a) Zehatz-mehatz zer tokitan kokatuko den, Udalak erabakiko baitu.

b) Merkatuaren egun eta orduak, erran nahi baita, hauek:

b.1) Udako ordutegia: maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, saltzaileak goizeko 6etatik aitzina hasiko dira sartzen.

b.2) Neguko ordutegia: urteko gainerako hiletan, saltzaileak goizeko 7etatik aitzina hasiko dira sartzen.

b.3) Goizeko 9etatik aitzina debeku da saltzaileak sartzea. Merkatu ttikia goizeko 8etan abiatuko da arratsaldeko 15ak arte. Ordu horretatik aitzina, gehienez ere, merkatutik kanpora behar dute saltzaile eta salgai guztiek, Udaleko garbiketa zerbitzuek beren lana egin dezaten.

c) Saltoki kopurua 77 da gehienez. Saltoki kopuru finko bat ezarriko da salgai mota bakoitzerako, aurkezturiko eta zuzen daudelakoan onetsiriko eskabideen heinekoa.

d) Sasoikako nekazaririk bada, haiendako 5 saltoki gordeko dira gutienez, beren ekoizpenak sal ditzaten.

e) Salgaien erakusketa gutienez ere 80 zentimetro izanen duten euskarri motako salmahaien bidez eginen da. Fabrikazio edo ekoizpenaren aldetik akatsen bat duten gaiak salduz gero, inguruabar horiek ohartarazi beharko dira, kontsumitzaileek ongi ikusteko moduko txartelak paratuz. Saltzaileak jatorrizko marka eta salgai jarritakoen jatorria egiaztatzen duen dokumentazio behar adinekoa eduki beharko du. Salgaiek ez dute inola ere lurra ukituko. Elikagaien saltokiek ingurugiroaren kontrako babes egoki aski eduki behar dute.

f) Saltzeko debekua duten gai eta produktuak eta garraiatu edota hotzean kontserbatzeko instalazio bereziak behar dituztenak.

Zenbait produktu ezin izanen dira saldu, beraiei dagokien araudiak hala debekatzen duenean. Horiez gain, bertze hauek ere ezin izanen dira saldu:

-Haragi, arraultza, zezina, ehizagai, arrainki eta itsaskiak.

-Esnea, gazta freskoa, zenderena, esnegaina, gurina, jogurta eta bertzelako esneki freskoak.

-Pastel eta opil beteak edo goarnizioz hornituak, pasta freskoak eta beteak.

-Janari keztatu eta bertzelako semikontserbak.

-Aziendak bizirik: ardi, ahuntz nahiz zerri azienda.

Arraultzak saltzeko baimena ematen da, baina ontzietan sarturik egon eta etiketak izan behar dituzte, baita 10º C baino hozbero ttikiagoan egon ere.

Urdaiazpiko eta hertzekiak garraiatu, bildu eta jendaurrean erakusteak beharrezko higiene baldintzak bete beharko ditu eta inguruak garbi-garbiak eduki. Urdaiazpiko eta hertzekiak zintzilik eta ordenaturik egonen dira eta ez dute ibilgailuaren zola ikutuko. Salmahaiak garbigarri eta iragazkaitzak izanen dira eta oso garbiak egonen. Urdaiazpiko eta hestekiek aldean behar bezala betetako osasun agiriak izanen dituzte. Horietan datu orokorrez gainera, aipatu produktuak egoki identifikatzeko balio dutenak ere azalduko dira.

Ikuskatzailetza zerbitzuek ibilgailuari edo arestian zehaztu eskaintzari dagozkion higiene arauak betetzen ez dituzten produktuak salgai jartzea debekatuko dute edota, bertzenaz, dekomisatuko osoki identifikatzea zaila izan edo narriadurarik erakusten dutenak.

Oinarrizko arau gisa, elikagai guztiek beraiendako ezarri osasun arautegia beteko dute, arautegiak hala eskatzen duenean produktuak ontzietan sartuak egon eta etiketa izanen dutela.

IV. KAPITULUA

Udal baimenak

6. art. Kalez kaleko salmenta indarra duten xedapenek arautuko dute eta horretan aritzeko baimenak Barañaingo Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Emakumearen Batzordearen menpeko zerbitzuek izapidatuko dituzte.

Baimen guztiek urteoroko abenduaren 31n galduko dute indarra, eta, beraz, baimenak urteoro berritu behar dira.

Berritzea egin ahal izateko, azaroaren 1etik 15a bitartean eskatu behar da, eta dokumentazio osoa ekarri.

7. art. 1. Merkatu ttikietan saltzeko beharrezkoak diren udal baimenak erdiesteko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

a) Eskabidea egin baino lehen merkataritza eta industri jardueretarako lizentzia fiskalaren epigrafean alta emana duela eta behar den tarifaren ordainketa eguneratua duela frogatzea.

b) Behar den Gizarte Segurantzaren sailean altan egon eta ordaindu beharrezko kuotak eguneratuak dituela frogatzea.

c) Merkataritzaren xede izanen diren gai edo produktuen inguruan, erregelamendu tekniko-sanitario eta aplikagarriak gerta daitezkeen bertzelako xedapenek galdatu baldintzak beteko dituela ziurtatzea.

d) Elikagaiak saltzen dituztenek elikagaiak erabiltzeko agiria izatea, indarra izan beharko duena, edo ondotik emandako xedapenen arabera, haren baliokidea.

e) Atzerritarrek egoitza baimena eta bere kasa lanean aritzekoarena izatea, indarra duen araudian ezarritakoaren araberakoak.

f) Beharrezko den udal baimena eskatzea. Horretarako datu hauek eman beharko dira:

-Izen-deiturak.

-Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

-Helbidea: herria, karrika, zenbakia, solairua eta posta kodea.

-Saltokiaren neurriak, behar bezala egiaztatuak.

-Saldu nahi diren gai guztiak zehatz-mehatz azaltzea.

-Bere jabetzako saltokietan lan egiten duten jendeei buruzko xehetasunak.

a) Udal baimenen titularrek karnet neurriko bi argazki ekarri beharko dituzte eta ezarritako tributuak ordaindu, urtarrilaren 1a, apirilaren 1a, uztailaren 1a eta urriaren 1a baino lehen, eta Barañaingo Herriko Etxeko bulegoetan.

b) Organo eskudunak sasoikako nekazariendako saltokiak emateko eskubidea gordetzen du beretako, gehienez ere hiru hilabetetarako eta gutienez ere hilabeterako. Saltokia zenbat denboratan okupatzen den, horren ariora egokituko zaio tarifa. Gainerako esleipen hartzaileendako Udalak lizentzia luzatuko du, gutienez ere hiruhilabeteko baterako eta gehienez ere urtebeterako balioko duena. Ahalmenekoa izanen da, eta, beraz, Udalak bertan behera uzten ahal du horretarako arrazoiei begiraturik komenigarritzat jotzen duenean, baina horrek ez du inolako kalteordainik edo ordainik ekarriko. Halaber, lizentzia desegiten ahalko da interesatuak idatziz eskaturik.

8. art. Udal organo eskudunak nekazariendako zenbait saltoki erreserbatzen baditu, nork bere uztak sal ditzan, eskatzaile horiek, 7. artikuluan oro har zehazturiko agiriez gain, Udaleko idazkariak emandako ziurtagiria ekarri beharko dute, baimenaren eskatzaileak berak landutako produktuak direla egiaztatu eta beraien uztetatik heldu direla adierazteko. Horretarako beren uzten norainokoaren berri eman beharko dute, guti gorabeherako bolumena zehaztuz salgai mota bakoitzaren ariora. Aipatu ziurtagiriak lehentasuna badu ere, bertzelako frogabide fede emaileak ere galda daitezke.

Gizarte Ongizate, Osasun eta Emakumearen Batzordeak sasoikako nekazariendako saltokiak emateko eskubidea gordetzen du beretako, gehienez ere hiru hilabetetarako eta gutienez ere hilabeterako. Saltokia zenbat denboratan okupatzen den, horren ariora egokituko zaio tarifa.

9. art. 1. Ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideek merkatu ttikian saltzen aritzeko udal baimena jaso dezakete. Ordenantza honetan galdatu dokumentazioa aurkezten ez duten eskatzaileek hamar eguneko epea izanen dute dokumentazio hori zuzen bete ahal dezaten. Aipatu epea ez betetzeak edo agiri guztiak ez aurkezteak berarekin ekarriko du udal baimenak erdietsi ahal izateko eskabideak ez onartzea eta aurkeztu dokumentazioa artxibatu edo beraien titularrei itzultzea.

2. Eskabide kopurua saltokiena baino handiagoa bada, Gizarte Ongizate, Osasun eta Emakumearen Batzordeak aurkeztutako eskabideen hautapena eginen du, irizpide hauetan oinarriturik: gai berdinak saltzen dituzten saltokiak ez ugaritzea, eta unean-unean dagoen eskaria baloratzea.

10. art. 1. Arestiko 5.1.d) artikuluan zehazturiko elkarte edo pertsonei ezin izanen zaie baimen bana baino gehiago eman.

2. Baimenak norberarenak eta eskualdaezinak izanen dira eta horien indarraldia urte batekoa, gehienez.

3. Nekazariendako baimenen indarraldia ez da izanen salgai horien uztaroak hartzen duena baino handiagoa.

11. art. Baimenetan honako datuak azaldu beharko dira: titularraren argazkia eta nortasun datuak, saltokiaren kokagunea, saltzeko ordu eta egunak, eta salgai jartzen ahal diren gai eta produktuak.

12. art. 1. Ibilgailu egokituetan egindako salmentetan salbu, saltokiak desmuntagarriak izanen dira eta soilik baimendutako azalera hartuko dute.

2. Saltoki guztiek beren titularrei emandako baimenak jendaurrean izanen dituzte, erosleak kokatzen diren tokitik erraz irakurtzeko moduan.

3. Saltokietan megafonia eta musika paratzea debekaturik dago eta baita soinu bidezko publizitate mezuak jaulkitzea ere. Musika aparatuetako saltokietan megafonia instalazioak para daitezke eta musika jaulki, betiere, musika sortzen den lekuan, udal ordenantzek eta indarra duen araudiak baimendutako gehieneko soinu maila gainditzen ez bada.

13. art. 1. Kamioi-dendei nahiz saltokiei baimendutako salmentetarako, salmahaien gehieneko luzera sei metrokoa izanen da.

VI. KAPITULUA

Osasun ikuskapenak, administrazio kontrolak eta zaintza

14. art. 1. Eremu publikoko saltokietako gai eta produktuen osasun kontrola eta ikuskapenak Barañaingo Udaleko Osasun eta Kontsumo Batzordeari dagozkio.

2. Elikagaiak saltzeko baimena merkatu ttikia ireki aitzin egin beharreko osasun ikuskapena egin ondoan emanen da, gero egin daitezkeen ikuskapenak ukatu gabe.

3. Eremu publikoko salmentaren antolaketa, administrazio kontrola eta zaintza Barañaingo Udaleko Osasun eta Kontsumo Batzordeari eta Udaltzaingoari dagozkie.

VII. KAPITULUA

Saltzaileen eskubide eta betebeharrak

15. art. 1.-Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonen eskubideak honako hauek dira:

a) Dagozkien saltokiak okupatzea.

b) Baimendutako gaiak saltzea, onartzen diren egun eta orduetan.

2. Saltokietan baimendutako jendeak edo salmentan laguntzen dutenak egonen dira. Orobat, baimendutako pertsonaren menpe dauden langileak egon daitezke, hots, bertzeren kontura lanean ari direnak. Baimendutako pertsona horrek laguntzaileak Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean sartuta daudela frogatu beharko du, betiere baimena lortzeko eskabidea egitean horren berri eman bazuen.

16. art. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonen betebeharrak osasun, merkataritza eta zerga alorrekoak dira.

17. art. Eremu publikoan salmentan aritzeko baimena duten pertsonek osasun arloko betebehar hauek izanen dituzte:

a) Saltokiko titular eta lankideak garbitasun egoera normalean egotea eta saltokiak ahalik eta txukunen edukitzea, batez ere pisu eta balantzako platertxoak. Horretarako, pisu ohartemanezineko papera, gaiek pisu eta balantzak ukitzea galaraziko duena, erabiltzea eskatuko da.

b) Okupatzen duten saltokiko salmahaia ahalik eta garbien edukitzea.

c) Osasun Ikuskatzailetzari saltzeko izan edo biltegian dituzten gai guztiak erakustea eta aipatu ikuskatzaileek laginak har ditzaten laguntzea.

d) Estalki berriak erabiltzea.

e) Elikagaiak saltzen diren kasuetan, elikagaiak erabiltzeko indarra duen agiria izatea.

f) Saltzeko orduak amaiturik, saltoki osoak garbi egon behar du.

g) Saltzeko orduak amaiturik, bildukiak eta erabili eta botatzeko ontziak (plastikozko poltsak, pertxak, zapata-kaxak, etab. horretarako paraturiko zaborrontzietan sartu behar dira.

18. art. Eremu publikoan saltzeko baimena duten pertsonek merkataritza arloko eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Dagozkien saltokiak okupatu eta ezarritako egun eta orduetan irekita edukitzea.

b) Udal baimenak jendaurrean jartzea, erosleak dauden tokitik erraz irakurtzeko moduan.

c) Erakusten dituzten produktu guztiak saltzeko moduan edukitzea. Betiere, baimenduriko produktuak baizik ezin izanen dira ikusgai jarri.

d) Hala eskatzen zaienean, ordenantza honek galdatu agiri guztiak udal zerbitzuei erakustea.

e) Saldu nahi diren gaien ondoan salneurria idatzirik paratzea, argi eta zehatz. Horretarako, salneurri errotuluen neurriak erosleen aldetik ikusteko modukoak izanen dira.

f) Pisu eta balantzeetarako udal organo eskudunak ezar dezakeen kontrastea onartzea.

19. art. Eremu publikoan salmentan aritzeko baimena eskuratzen dutenek zerga arloko eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Beharrezko den kasuetan, eskaturiko fidantza uztea.

b) Udalak osoko bilkuran onetsiriko tasa eta eskubideak ordaintzea. Pagamendua esleipena eskatzen denean eginen da udal bulegoetan, eta hiruhilabeteko hasi aurreko 10 egunen barrenean egin behar da.

Hiruhilabeteko bakoitzaren hasieratzat hartuko dira:

Urtarrilaren lehena.

Apirilaren lehena.

Uztailaren lehena.

Urriaren lehena.

Tarifak ordenantza honetako eranskinean zehazten dira.

VIII. KAPITULUA

Arau-hauste eta zehapenak

20. art. Baimenen titularrak erantzule izanen dira, bai berek, bai saltzen laguntzen duten familiakide, kontratupeko edo laguntzaileek, hausten badituzte ordenantza honetako xedapenak.

21. art. 1. Merkataritza ez egonkorra arautzen duen 13/1989 Foru Legean ezarritakoaren arabera, arau-hausteak mota hauetakoak izan daitezke:

A) Arau-hauste arinak.

a) Arau-hauste arintzat hartuko da baimenean ezarritako baldintzetako edozein ez betetzea, baita udal ordenantza honek zein 13/1989 Foru Legeak ezarritako betekizun eta eginbeharrak ere ez betetzea, betiere azken horiek larri edo oso larritzat ez badira hartzen.

b) Zehatz-mehatz, arau-hauste arinak hauek dira:

-Merkatu ttikia hasten den ordu berean saltzen ez hastea.

-Saltokia baimenik gabe hiru egun edo gutiagotan hertsita edukitzea, aurretik egindako idazkiaren bidez egiaztatzen den arrazoirik ez bada bederen.

-Udal baimenaren kopia jendaurrean ez izatea.

-Elikagaiak saltzen direnean, elikagaiak erabiltzeko agiririk ez izatea.

-Ordenantza honi jarraikiz, saltokietan egoteko baimena duten pertsonez landa bertze batzuk egotea, aginduzko baimenik ez izateagatik arau-hauste oso larritzat hartzen ez bada.

-Ordenantza honek galdatu osasun eta zerga arloko betekizunak ez betetzea.

B) Arau-hauste larriak.

Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Arau-hauste arinak behin eta berriz egitea.

b) Merkataritzaren xede diren produktuak arautzen dituen araudiak eskatu baldintzak ez betetzea.

c) Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean argibiderik ukatu edo ez ematea eta argibide makurrak edo gezurrezko dokumentazioa ematea.

C) Arau-hauste oso larriak.

Arau-hauste oso larriak hauek dira:

a) Arau hauste larriak behin eta berriz egitea.

b) Saltzeko baimenik ez izatea.

c) Udal agintari edo funtzionarioei beren eginkizunak betetzen ari direnean aurre egin, larderiatzea edo mehatxatzea.

22. art. Arau-hauste arinak ohartarazpenez edo 25.000 pezeta arteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste larriak 25.001etik 100.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira.

Arau-hauste oso larriak 100.001 eta 500.000 pezeta bitarteko isunarekin zehatzen ahalko dira eta, kasuan-kasuan, saltzeko baimena aldi baterako kendu edo baliorik gabe uztearekin.

Aurreneurri gisa, merkataritza gaiak saltokitik jasotzen ahalko dira, egindako jarraipena eta gero merkatuan saltzeko galdatzen diren gutieneko baldintzak ez dituztela betetzen uste denean; agintari eskudunaren aburuz osasunarendako arriskurik sortzen badute, dekomisatuko dira.

23. art. 1. Espediente zehatzaileen prozedura indarra duten administrazio xedapenetan ezarritakoari lotuko zaio.

2. Arau-hauste arin, larri eta oso larriengatik zehapena ezartzeko, aitzinetik espedientea ireki beharko da, eta hura Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta 4/1999 Legeak ezarritakoaren arabera tramitatuko da.

3. Zehapenak ezartzeko ahalmena alkatearena da. Udaletik kanpoko agintariek zehatu behar dituzten arau-hausteak direnean, alkateak emanen die haien berri.

4. Kasuak arras larriak direnean, organo eskudunak badaezpadako neurri gisa, arau-hauste larri edo oso larriak egin direla eta irekitako zehapen espedientearen izapidaketak diraueno, jarduera etetea erabaki dezake.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza hau izateak ez dio ekarriko Udalari bertan arautzen diren salmenta motak derrigorrez baimendu beharra.

Bigarrena.-Ordenantza honek 1992ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza hau izateak ez dakar berez Udalak salmenta mota arautuak baimendu beharra.

Bigarrena.-Ordenantza honek behin betikoz onesten denetik hartuko du indarra.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa.-Udalak, nahi badu, merkatu ttikiaren kokapena alda dezake, hirigintza, osasun, etabarren aldetik horretarako baldintzak eta premiak izanez gero.

T A R I F A K

Egun 1: 3.900 pezeta.

Hilabete 1: 9.400 pezeta.

Gehienez ere 3 hilabete: 27.000 pezeta.

3tik 6 hilabete bitarte: 52.000 pezeta.

6 hilabetetik urtebete bitarte: 98.800 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Zergagaia

2. art. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak honako laguntza hauek zuzenean ematea da zergagaia:

a) Etxeko lanak:

-Etxea garbitzea.

-Erosketak egitea (eguneroko kontsumorako oinarrizko gaiak)

-Otorduak prestatzea.

-Arropa garbitu eta zaintzea.

b) Laguntza pertsonaleko lanak:

-Ohetik jaikitzen eta gorputzeko garbiketa lanak egiten laguntzea.

-Janzten eta eranzten laguntzea.

-Jaten ematea.

-Etxeko eskailerak igo nahiz jaisten laguntzea, baita etxetik kanpoko irteera laburretan laguntzea ere.

-Medikuak agindutako sendagaiak eman eta kontrolatzea.

3. art. Zerbitzuko langileek egiten duten segimenduaz edo hezkuntza lanaz baizik baliatzen ez diren erabiltzaileek ez dute tasa hau ordaindu beharko, ez badira aurreko lerroaldean aipaturiko laguntzen hartzaile.

Subjektu pasiboa

4. art. Subjektu pasiboak izanen dira 2. artikuluan azaldutako zerbitzuak eskatu eta erabiltzen dituzten pertsonak.

Tasen sortzapena

5. art. Tasak hilabete natural osoak bukatutakoan sortuko dira, subjektu pasiboa zerbitzua erabiltzetik gelditzen ez den bitartean. Hasierako edo azkeneko aldiak ez badatoz hilabete naturalekin bat, egun naturalen araberako hainbanaketa eginen da.

Tarifak

6. art. Udalaren organo eskudunak prezio publikoak urtero onetsiko ditu, ordenantza honen eranskinean ageri den baremoa oinarritzat harturik.

Kudeaketa arauak

7. art. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaile berariazkotzat hartuko dira pertsona edo/eta familiak, ohiko jarduerak ezin egin dituztenak, edo kideren batzuendako egoera familiar gatazkatsuak dituztenak, eta horrek familiaren elkarbizitza autonomoa arriskutan jartzen badu.

Erabiltzaileen ezaugarriak:

-65 urtetik goitiko pertsonak, baliaezintasun arazo larriak dituztenak.

-Ezgaituak.

-Eritasun larriak edo/eta terminalak dituztenak.

-Behar puntualak dituzten familiak edo helduak.

8. art. Nork bere burua zaintzeko ezintasunik egon ezean, ez da zerbitzua zehaztu behar.

9. art. Jarduera eremua erabiltzailearen etxebizitza bada ere, horrek, bere zentzu zabalean, "bitzitzeko ohiko ingurunea" hartzen du. Horrenbertzez, etxebizitzaz kanpoko jarduerak ere eginen dira (kudeaketa tikiak, karrikan mugitzeRA laguntzea, etab.).

10. art. Beharra duten pertsonek edo/eta familiek eskatzen ahal dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, betiere udalerri honetan egiazki bizi eta erroldaturik badaude. Hala ere, bertzela jokatzea eskatzen duten inguruabar bereziak egonez gero, ez da aurretik xedatutakoa aintzat hartuko.

11. art. 2. artikuluko zerbitzuak hartzeko eskabidearekin batera, famili unitatearen aurreko urteko dirusarrera guzti-guztien aitorpen egiaztatua eta beharrezko juzkatzen diren agiriak oro aurkeztuko dira. Nola nahi den ere, eskabidea aurkeztu ondoko hilabetearen barnean P.F.E.Z. aitorpenaren kopia ofizialaren edo/eta bertze ziurtagiriren baten bidez aitortutako sarrerak egiaztatu beharko dira eta eskatzen ahal diren agiri osagarriak aurkeztu.

12. art. Gobernu Batzordeak espedienteak ebatzi eta zerbitzua onartu ala ezezten den jakinaraziko du. Aurretik, zerbitzuaren gizarte langile arduradunak eskabide bakoitza baloratu eta behar den proposamena osatuko du, eta behar izanez gero, erabiltzaileak ordaindu beharreko tasa zehaztuko.

13. art. Erabiltzaile bat baino gehiago etxe berean bizi badira, tasa behin bakarrik aplikatuko da, erabiltzaile bakarra edo famili unitate bakarra balira bezala.

14. art. Aski ongi justifikatu eta baloraturiko inguruabar jakin eta bereziak direla bide, ikusten bada erabiltzaile batendako baremoa aplikatzetik etortzen den tasa ordaintzea gehiegizko zama dela, zerbitzuko gizarte langileak proposatzen ahal du erabiltzailea dirusarrera apalagokoen mailan sartzea edo tasa ordaintzetik salbuestea.

Hori gertatuz gero, aplikatutako tasaren eta dagokionaren arteko aldea Gizarte Zerbitzuen dirulaguntza-aurrerapentzat hartuko da, eta onuradunak edo kausadunak diru hori itzuli beharko du egoera ekonomikoa aldatu, ondasunak likidatu edo eskualdatzen badira eta are hiltzen bada ere.

Horretarako, zorraren aitorpena sinatuko da, baita baldintza ekonomikoak, ondarekoak barne, aldatu ala berberak diren azaltzen duen deklarazioa ere.

15. art. Aparteko kasuetan, hots, 2. artikuluan ikusitako zerbitzuak Udalaren erabakiz ematen hasten direnean, hartzailea ez da erabiltzailetzat hartuko tasa kobratzeko ondorioetarako eta horrenbertzez, laguntza horiek bitartekoak eta aldi baterakoak izanen dira, harik eta pertsona edo familia hartzaileak beharrezko eskabidea aurkeztu arte.

16. art. Honako hauek ekarriko dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzutik gelditzea:

a) Etxez Etxeko laguntza hartzea ekarri zuten egoera pertsonal edo/eta familiarrak gainditzea.

b) Erabiltzailea bertze udalerri edo zentro espezializatu batera eramatea.

c) Erabiltzailearen heriotza.

d) Nahitara eskatzea.

17. art. Prezio publikoak hilero ordainduko dira, zerbitzuaren sortzapena izan eta hurrengo hilabeteko lehenbiziko bortz eguneko epearen barnean eta horretarako ezartzen den moduan.

Arau-hausteak eta zehapenak

:18. art. Arau-haustetzat hartuko da, tarifa tikiagoa izateko asmoz aurkezten diren agiri edo aitorpenak faltsutzea, baita Udalari ez jakinaraztea ere tarifen kalkulua egiteko kontuan hartu behar diren dirusarrerak handitu direla.

19 art. Egiten diren arau-hausteak Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera zehatuko dira, eta erabiltzailea zerbitzutik kentzeraino iristen ahalko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egungo erabiltzaileek ordenantza honen 11. artikuluak aipatzen dituen agiriak aurkeztu beharko dituzte horretarako emanen den epean, ordaindu behar duten tasa kalkulatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honek aurreikusten ez duen orotan Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatutakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako tramiteak bete ondoan hartuko du indarra ordenantza honek.

E R A S K I N A

Diru iturriak:

Prezio publikoa kalkulatzeko, subjektu pasiboaren famili unitateari dagozkion dirusarrerak eta ondarea baloratuko dira. Honako hauek, hain zuzen ere:

-Lansariak.

-Pentsioak.

-Aldizkako laguntzetatik etorritakoak: langabezi saria eta laguntza, bertze batzuk.

-Errenta higigarri eta higiezinak.

Prozedura:

Prezio publikoa aplikatuko da hilabeteko per capita errentaren gainean, eta hau zein den jakiteko kalkulu hauek eginen dira:

-Eskabidea egin aurreko urtean famili unitateak kontzeptu guztietan izan zituen dirusarrerak zati 14 hilabeteko.

-Emaitza hori zati famili unitateko kideen kopurua.

Aintzat hartu beharrekoak:

1. Tasa aplikatzeko lanbidearteko gutieneko soldata hartuko da oinarritzat.

2. Tasa famili unitateko aplikatuko da.

3. Tasaren zenbatekoa ez da inoiz laguntzaren kostu erreala baino handiagoa izanen.

4. Hilabean per capita errenta L.G.S.aren ehuneko 120 baino handiagoa bada, tasaren zenbatekoari laguntza orduen kostuari dagokion portzentaia batuko zaio, baremoan ageri dena.

5. Orduko kostua kalkulatzeko, hauxe eginen da: famili langileei dagozkien urteko lansariak batu eta emaitza hori zati urteko lanordu kopurua, Udalaren hitzarmenaren arabera.

Baremoa:

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 60 baino dirusarrera txikiagoak. Prezio publikoa: 540 pezeta hilabeteko.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 60 - ehuneko 75. Prezio publikoa: 1.075 pezeta hilabeteko.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 75 - ehuneko 90. Prezio publikoa: 1.610 pezeta hilabeteko.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 90 - ehuneko 105. Prezio publikoa: 2.150 pezeta hilabeteko.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 105 - ehuneko 120. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 120 - ehuneko 135. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 5.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 135 - ehuneko 150. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 10.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 150 - ehuneko 165. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 15.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 165 - ehuneko 180. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 20.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 180 - ehuneko 195. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 25.

-Hileko per capita errenta: L.G.S.aren ehuneko 195 - ehuneko 195. Prezio publikoa: 2.700 pezeta hilabeteko laguntza orduko kostuaren ehuneko 30.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL HAURTZAINDEGIKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

17. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 3. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Udal Haurtzaindegiko zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udal Haurtzaindegian onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea

4. art. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean aurreikusitakoaren arabera zehaztuko dira.

5. art. Tarifak zehazteko familiaren dirusarrerak hartuko dira oinarritako, Udal Haurtzaindegiko zerbitzuaren onuradunak diren haurren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren etekin erregularrak eta irregularrak hain zuzen, gehi jabetzen etekinen zenbatespenetik edo errenta edo likidazioaren xede izan daitezkeen eskubideen titulartasunetik sor litezkeenak.

Horretarako, Udal Haurtzaindegiko zerbitzuaz baliatzen diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek beren dirusarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, bertzeak bertze, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aurreko urtekoak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenentzat, honako hau aurkeztu beharko da:

-Nafarroako Gobernuak luzatutako frogagiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu dela adierazten duena.

-Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia zerga horren subjektu pasibo izateko adina dirusarrerarik ez izatea dela dioena.

6. art. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira.

7. art. Errentaren azkeneko aitorpena edo 3. artikuluko bigarren lerroaldean zehaztutako dirusarreren frogagiriak, aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, Udal Haurtzaindegiko gehienekoa aplikatuko zaie.

T A R I F A K

Urteko errenta per capita: 500.000 pezeta bitarte. Tarifa: 5.200 pezeta hilabeteko.

Urteko errenta per capita: 500.001etik 900.000 pezeta bitarte. Tarifa: 10.400 pezeta hilabeteko.

Urteko errenta per capita: 900.001etik 1.200.000 pezeta bitarte. Tarifa: 15.600 pezeta hilabeteko.

Urteko errenta per capita: 1.200.001etik 1.500.000 pezeta bitarte. Tarifa: 20.800 pezeta hilabeteko.

Urteko errenta per capita: 1.500.001etik 1.800.000 pezeta bitarte. Tarifa: 23.900 pezeta hilabeteko.

Urteko errenta per capita: 1.800.001 pezetatik aitzina. Tarifa: 27.050 pezeta hilabeteko.

Oharra: jantokiko zenbatekoa aparte izanen da, eta, behin hartarako onartua izanez gero, ordaindu beharra zerbitzu hori ematetik beretik sortzen da, erabili ala ez.

Bai jantokiko zerbitzurako onarpenak bai hari dagokionez onesten diren dirulaguntzek onarpenaren ondoko hilabetean izanen dute eragina.

Bakarrik egokitzapen aldian eta gurasoak eta hezitzaileak bat etorrita gibelatzen ahalko da jantokian sartzea, eta betiere gutienez 15 egun eta gehienez hilabete. Halakoetan, zenbat denboraz etorri den, horren araberakoa izanen da kuota.

Haren kostua 2000/2001 aldirako 9.350 pezeta izanen da haur eta hil bakoitzeko.

ORDENANTZA, BARAÑAINGO UDALAREN KULTUR ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 3. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Barañaingo Udalaren kultur areto eta guneak erabiltzea da ordenantza honen xedea.

Zergagaia

2. art. Pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta Udalaren baimena duten erakunde edo entitateek, Udalarenak diren eta Barañaingo Udalaren Kultura Batzordeak bere esku dituen aretoen erabilera da.

Subjektu pasiboa

3. art. Tasaren subjektu pasiboak, aipatu lokalak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

Tasaren sortzapena eta haren ordainketa

4. art. Tasaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da eta ordainketa erabilera aurretik eginen da, eta betiere, 48 ordu lehenagotik.

5. art. Barañaingo Udalaren edozein aretotarako, egunen erreserbak ez du baliorik izanen ez bada erreserbaturiko errentamenduaren zenbatekoaren ehuneko 25 ordaindu. Ordainketa hori behin betiko likidazioaren kontura eginen da.

Egindako erreserben deuseztapenak, modu sinesgarrian idatzita frogaturiko arrazoiak daudenean soilik onartuko dira eta jarduera egiteko eskatzen den eguna baino 10 lehenagotik bederen.

Erabilera

6. art. Baimena ondoko erabilera arau hauei jarraikiz emanen da:

1. Barañaingo Udalaren kultur guneak herriaren jabariko eta zerbitzurako udal ondasunak dira, batez ere kultur jardueretan erabiltzekoak, musika, antzerki, eszena, gorputz adierazpen eta plastika arloetan, eta tarteka, inguruabarren bat dela medio, aipaturikoez bertzelako jardueratan erabiltzen ahalko dira.

2. Instalazio horren funtzionamenduaren arauketa Barañaingo Udalaren egitekoa da, Kultura Arloaren bitartez.

3. Barañaingo Udalak, Kultura Arloaren bitartez, hartuko du ardura jarduerak ibilarazi, antolatu eta koordinatzen, bai eta instalazioak zaindu eta hobetzen ere.

4. Barañaingo Udalaren kultur guneak erabiltzeko araubide ekonomikoa, Udalak dohainik erabiltzeko baimena ematen dituen kasuak salbu, indarra duten tarifei egokituko zaie eta horiek dagokien ordenantza fiskalean beharko dute agertu. Halaber, antolatzaileak erantzukizun zibileko poliza kontratatuko du, egin beharreko jaurderaren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko.

5. Barañaingo Udalak kontratuak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu partikular edo entitateekin instalazioen erabilera arautzeko, denboraldi luze edo jarraian erabili behar direnean (hiru edo sei hilabetez, denboraldi batez, urte osoan, etab.).

6. Erabiltzaileen kontura izanen dira:

I.-Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.-Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III.-Administrazioaren baimenak.

IV.-Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein momentutan ematen dituen oharrei kasu egin beharko diete.

7. Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu Kultura Arloko Eskuordetzaren bitartez, prest dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

8. Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren menpe.

9. Orokorrean, instalazioak erabiltzen dituzten entitate edo partikularrek ondoko baldintzok bete beharko dituzte:

I. Entitate antolatzaile guztiek beren gain hartuko dituzte eskatzen ahal zaizkien erantzukizun zibil, penal, administratibo zein laneko zergei buruzkoak, edo edozein tankeratakoak, eta beren eskutan soilik izanen dira beren erantzukizunak damaizkien kalte eta galeren ordainak, Udala erabat salbu geldituko delarik.

II. Entitate antolatzailea behartua dago agintaritzari eta eskudun erakundeei beharrezko diren baimen guztiak eskatzera, egin nahi duen jarduerarako.

III. Instalazioak erabiltzeko eskaerak hogei egun lehenagotik bederen aurkeztu beharko dira, Kultur Etxean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Kultur Etxeko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko tramiteari segitu ez bazaio, beren eskabidea aurkeztuko dute Kultur Etxean, gutienez egunbete lehenago. Eskabide horretan aretoa zertarako nahi duten azalduko dute, baita presaren arrazoia ere.

IV. Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen egintzengatik, izan ere, entitate antolatzailearena bertze inorena ez baita izanen erantzukizun hori.

V. Jarduera buruturik, entitate antolatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko prest gera daitezen, jarduera hasi zenean zuten egoera berean. Instalazioaren ardura duten langileek ikus-onetsia eman beharko diete.

VI. Entitate antolatzaileen kontura da, instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen eta kalteak konpondu edo ordaintzea, edozein izan dela arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez den bera zuzenean egin behar diren konponketen kargu egiten, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

VII. Udaleko zerbitzu teknikoek edozein momentutan ikuskatzen ahalko dituzte jarduera egiteko instalazio osagarrien muntai eta desmuntai lanak, eta entitate antolatzaileek horren gainean egiten dizkieten ohar eta jarraibide guztiak onartu eta bete beharko dituzte.

10. Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espreski baimentzen duena ezik.

11. Udalak bere esku gordetzen du jendeari kargu hartzeko eskubidea, bai eta instalazioetatik alde eginaraztekoa ere, horrelako tokitan behar den portaera ez dutenei.

12. Erabilera bat baino gehiago edo denboraldi baterako, kontratu edo hitzarmena egiten duten entitateen kide edo partehartzaileek instalazioen erabileran haien portaeragatik istiluak sortu eta instalazioak hondatzen dituztenean, lehenbiziko neurritako, kargu hartu eta gastuen agiria ordaindu beharra ezarriko da.

13. Inguruabarrek eraginda eta aldi baterako, eta Kultura Batzordeak horretarako baimena ematen duen aldi oro, partikularrek Barañaingo Udalaren biltegiguneak erabiltzen ahalko dituzte, trasteak, tresneria guztia, eszenako materiala, etabar gordetzeko.

14. Ikus-entzunezko baliabideak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala kreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.

15. Kultur Etxean egiten diren jarduera guztietan, edo publizitatea daramatenetan bederen, Udalaren armarriaren logotipoa eta Kultur Etxearena ezarri beharko dira, haien entitate laguntzaileak diren aldetik.

16. Udalari dagokio erregelamendu honetan jaso ez diren kasuak erabakitzea, eta zalantzarik sor dezaketen artikuluen azken interpretazioa, Kultur Arloko eskuordearen bitartez, eta ezinbertzean, dagokion udal organoari.

Salbuespenak

7. art. Ezartzen diren kuotak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

a) Barañaingo Udalak eta bere Musika Patronatuak antolatzen dituztenak.

b) Barañainen kokatuak dauden kultura, hezkuntza, kirol, gizarte, josteta edo politika arloko entitateek antolatzen dituztenak, betiere antolatutako ekitaldiengatik dirurik kobratzen ez bada.

Udalak espreski onartu behar du irabazteko asmo eza, gertatzen den aldiro.

c) Ezkontza zibilak izanez gero, Barañainen erroldaturik dauden pertsonak salbuetsirik daude udal guneak erabiltzeagatiko tasen ordainketatik.

TARIFAK

8. art. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

E R A N S K I N A

1. epigrafea.-Tarifak.

1.1. Kultur Etxeko ekitaldi aretoa.

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 12.500 pezeta.

-Bi orduz: 15.600 pezeta.

-3tik 5 ordu bitarte: 18.700 pezeta.

-5etik 7 ordu bitarte: 21.850 pezeta.

-8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordu bitarte: 51.950 pezeta.

1.2. Kultur Etxeko sala balioanitzak.

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 5.200 pezeta.

-Bi orduz: 7.300 pezeta.

-3tik 5 ordu bitarte: 9.350 pezeta.

-5etik 7 ordu bitarte: 10.400 pezeta.

-8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordu bitarte: 26.000 pezeta.

2. Aldez aurretik erreserba eginik, toki bat, erabaki baino denbora gehiagotan erabiliz gero, tarifa kobratuko da zatikiagatik. Kasu guztietan, gehituriko denbora, gutxienean, hogeitamar minututako (30) zatikitan ordainduko da.

3. Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa) erabiltzeagatik, kasu guztietan, 750 pezeta gehitu beharko dira antolatzen den saio bakoitzean.

4. Eskatzaileek, Barañaingo bizilagunak izanik ere, Udalarekin kontratu harremanik ez badute, areto nagusiaren zerbitzuak eskatzen dituztenean prezioak hauek izanen dira:

-Ordu betez erabiltzeko prezioa: 5.200 pezeta.

-Bi orduz: 7.300 pezeta.

-3tik 5 ordu bitarte: 9.350 pezeta.

-5etik 7 ordu bitarte: 10.400 pezeta.

-8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordu bitarte: 26.000 pezeta.

5. Hainbat material jakin erabiltzeko, fidantza finkatuko da.

Eranskina

Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean.

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilpena baimenduta, dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da eta 100.000 pezetako fidantza utziko da (kalteengatik) eta 100.000ko bertze bat ere bai (garbitasunagatik). Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Kultur xedeko jarduerak kirol instalazioetan egiten ahalko dira, betiere kirol jarduerarik aurreikusita ez badago.

ORDENANTZA, UDAL ELEMENTUAK LAGATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen prezio publikoa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. 1. Zergagaia pertsona natural edo juridikoei Udalarenak diren elementuak uztea izanen da.

2. Elementu horiek uzten ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.

3. art. Kultur ekintzetan Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek ematen dizkienean ez da tasarik ordaindu beharko.

Subjektu pasiboa

4. art. Ordenantza honetako tasa ordaintzera behartuta daude 2.1.) artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.

Karga-oinarria

5. art. Lagatako elementuen erabilpenaren iraupenak araberatuko du.

6. art. Erabilpen denbora egunetan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren ariora, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun osotzat hartuko da.

Tarifak eta kuotak

7. art. 1. Ezarri beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

2. Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek lagatzeko tarifari muntaiarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

3. Lagapen horretan material suntsigarriak erabiltzen direnean, tasari horien kostua gehituko zaio.

4. Lagapena dohainik egiten ahalko da, baldin eta hartzaileak erakundeak badira eta haiekin Udalak harreman estua badu aholkularitza teknikoan edo azpiegiturako materialen lagapenean.

Kudeaketa arauak

8. art. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

9. art. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

10. art. Lagatako apaindura elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, horien erantzukizuna ez legokioke Udalari.

11. art. Lagatako materialeek izaten dituzten hausketa eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, kopia bat erabiltzaileei eman eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Horiek eginen dute behar den tasazioa.

12. art. Lagatako materiala itzuli izanaren frogagiria eta, baldin badago, kalteen oharra, kasuan kasuko udal bulegoak jasotzen dituenean, likidazio proposamena igorriko zaio Ogasun Zuzendaritzari, onetsi eta kobratzeko izapideak egin ditzan.

13. art. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

14. art. Udal aldamioak eskuratzeko aldez aurretik fidantza bat jarri beharko da kalte eta hondaketei erantzuteko. Galdu eginen da, lagapen epea edo horren luzapenak gainditzen badira. Horren zenbatekoa lagapenari dagokion tasaren ehuneko 10 izanen da.

E R A N S K I N A

I. epigrafea.-Langileak

Kontzeptu honengatik ezarri beharreko tarifak honako hauek izanen dira: zerbitzua egiten den unean indarrean dauden soldatei dagozkienak gehi ehuneko 35, osasun laguntzaren, montepioari egindako udal ekarpenaren eta pentsioen prestazioaren kontzeptuengatik.

II. epigrafea.-Materialak

II.1. Fokoak: 10.000 pezeta oin eta egun bakoitzeko hausketen ordainketa, halakorik bada.

II.2. Zeramika labea:

-5 ordu baino gutiagoko labealdiak: 2.000 pezeta.

-5etik 10 ordu bitarteko labeakdiak: 3.000 pezeta.

Zeramika labea Kultur Etxean egiten diren zerak egosteko baizik ez da erabiltzen ahalko.

II.3. Beira arasak: 50.000 pezeta (1etik 30 egun bitarte) + hausketen ordainketa, halakorik bada.

III. epigrafea.-Oholtzak.

III.1. Oholtza modulua: (2x2 metro): 1.600 pezeta/eguna.

III.2. Oholtza modulua: (1,8x3,5 metro): 2.600 pezeta/eguna.

III.3. Oholtzaren estalkia: (4x7 metro): 10.400 pezeta/eguna.

III.4. Oholtza modulua (1x2 metro): 1.050 pezeta/eguna.

Aurrikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateari edo unitatearen zatikiei buruzkoak dira.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honen prezio publikoa.

Kontzeptua

2. art. Kirol instalazioak erabiltzeagatik ez da prezio publikorik galdatuko, honelako kasuetan:

a) Gorputz heziketako programa, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako, irakastorduetan.

b) Barañaingo Udalak sustatu edo antolatutako jarduerak, eta horrela baloratzen direnak.

Ordaindu beharra

3. art. Kirol instalazioak erabiltzen dituzten pertsona naturalak daude ordainarazpen hauek ordaintzera behartuak.

4. art. Kirol instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

5. art. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen ez badira, prezioa erabili baino lehenago ordaindu beharko da, instalazio beretan edo Kirolaren Udal Bulegoan, horrela behar badu.

6. art. Kirol instalazioak modu jarraituan erabiltzen badira (hamabostaldiko, hilabeteko, hiruhilekoko, urteko abonuak), prezioa erabili baino lehen ordaindu beharko da, Kirolaren Udal Bulegoan.

7. art. Erabiltzaileek berekin atxiki beharko dituzte instalazioak erabiltzeko sarrerak, karnetak edo abonuak, barnean dauden bitartean, instalazioen arduradunek eskatuz gero erakutsi ahal izateko.

8. art. Instalazioen ardura duten langileek sarrerak eskatu eta ez aurkezteak udal kiroldegiaren eremutik kanporatzea izan dezake zehapen.

9. art. Iruzurtzat hartuko da Udalaren edozein kirol instalaziotan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

10. art. Instalazioen erabiltzaileek aldiro egin beharko diete men udal kiroldegiaren esparruetan portaeraz eta erabileraz ikusgai paratzen diren arauei.

Tarifak

11. art. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

E R A N S K I N A

Abonuak:

Kiroldegiko abonua (muskulazioa, sauna, squasha, bihotz-hodietakoa). Erroldatuta: 3.225 pta./hila.

Kiroldegiko abonatuaren karneta. Erroldatuta: 350 pezeta/karneta.

Instalazioak taldeka alokatzea:

Pabilioia:

Kantxa osoa: 4.200 pezeta.

Kantxaren 1/3. Erroldatuta: 1.500 pezeta.

Kantxaren 2/3. Erroldatuta: 2.800 pezeta.

Osorik, harmailak barne. Erroldatuta: 6.400 pezeta.

Espezializazio aretoa. Erroldatuta: 2.600 pezeta.

Muskulazio aretoa. Erroldatuta: 4.200 pezeta.

Atletismoko pistak:

Banaka:

Hilabeteko abonua. Erroldatuta: 500 pezeta. Erroldatu gabe: 1.600 pezeta.

Hiru hilabeteko abonua. Erroldatuta: 1.500 pezeta. Erroldatu gabe: 3.600 pezeta.

Urteko abonua. Erroldatuta: 3.100 pezeta. Erroldatu gabe: 10.300 pezeta.

Taldeka erabiltzeko:

Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko). Erroldatuta: 5.200 pezeta/ordua.

Atletismoko pista (bertzerekin batean erabiltzeko) . Erroldatuta:: 2.100 pezeta/ordua.

Aldagelak eta dutxak, 15 lagun bitarte. Erroldatuta: 2.100 pezeta/ordua/taldea.

Aldagelak eta dutxak, 15 lagunetik goiti. 2.100 pezeta kobratuko dira, gehi 200 pezeta lagun gehiago bakoitzeko.

ORDENANTZA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. sekzioko 3. azpisekzioan xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. art. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen kirol ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera,matrikula edo bertze edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. art. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. art. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuli eginen zaio.

Tarifak

6. art. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan kasu ezarriko dira.

E R A N S K I N A

-Kirol eskolak. Erroldatuta: 5.500 pezeta. Erroldatu gabe: 8.000 pezeta.

Gazte eta helduendako jarduerak (aerobica, yoga, mantenimendua, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala).

Astean 2 saio. Erroldatuta: 4.300 pezeta. Erroldatu gabe: 6.500 pezeta.

Astean 3 saio. Erroldatuta: 6.500 pezeta. Erroldatu gabe: 9.500 pezeta.

-3. adinekoendako jarduerak. Erroldatuta: 3.000 pezeta. Erroldatu gabe: 4.500 pezeta.

Futbitoko herri txapelketak.

Izen ematea. Erroldatuta: 17.000 pezeta.

Fidantza. Erroldatuta: 3.500 pezeta.

-Materiala alokatzea:

Squash erraketak. Erroldatuta: 450 pezeta.

TARIFA BERRIAK

LURREN BALIOAREN GAINEKO ZERGA

Aplikatu beharreko zerga tasak

Urteko %: 1-5 urte, % 3; 6-10 urte: % 3; 11-15 urte: % 3; 16-20 urte: % 3.

Tasa: 1-5 urte, % 8; 6-10 urte: % 8; 11-15 urte: % 8; 16-20 urte: % 8.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ziurtagiriak.

a) Ziurtagiriak erroldatzeaz, bizikidetasunaz, ondasunez, e.a.ez: 175 pezeta.

b) Ziurtagiriak lizentzia fiskalaz: 275 pezeta.

c) Ziurtagiriak, udal agiritegian kontsulta egitea eskatzen dutenak: 750 pezeta.

II. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek

eskatzen dituztenak.

a)4DIN A-4 tamainako kopia bakoitzagatik: 20 pezeta.

b) DIN A-3 tamainako kopia bakoitzagatik: 30 pezeta.

III. epigrafea.-Planoen kopiak.

a) DIN A-3 baino tamaina handiagoko kopia bakoitzagatik: 1.900 pezeta.

b) DIN A-3 tamainako kopia bakoitzagatik: 550 pezeta.

IV. epigrafea.-Arma txartelak izapidatzea:

a) Txartel bakoitzagatik: 1.600 pezeta.

V. epigrafea.-Agirien konpultsa.

a) Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 6.250 pezeta.

b) Bertzelako agiriak konpultsatzeagatik: 350 pezeta (honi doakionean, lagun bakarraren espediente bakarrera ekarri beharreko agiri guztiak konpultsa bakartzat hartuko dira).

VI. epigrafea.-Langileak hartzeko deialdien

izapidaketa:

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duen lanpostuetarako: 2.100 pezeta.

b) Gainerako lanpostuetarako: 1.050 pezeta.

VII. epigrafea.-Obra lizentzien, irekitzekoen edo hirigintzako bertze edozein ebazpenen kopia bikoiztuak luzatzea: 2.600 pezeta.

VIII. epigrafea.-Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Ale bakoitzagatik: 1.350 pezeta.

IX. epigrafea.-Hirigintza arloko kontsulten ondoriozko txosten teknikoak.

Txosten bakoitzagatik: 6.250 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo

berezien izapidaketa, H.A.P.O.ko aldaketak

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera, hain zuzen ere 8.300 pezeta 1.000 metro karratu edo horren zati bakoitzeko.

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta

xehetasun azterlanak izapidatzea

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen ehuneko 50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea.

III.-A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 metro karratu edo zati bakoitzeko: 8.300 pezeta.

-1.000 metro kubiko edo zati bakoitzeko: 24.900 pezeta.

III.-B) Birzatiketak aldatzeko izapidaketa:

Tarifak, III-A) epigrafean aplikatutakoen ehuneko 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio

proiektuak izapidatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa ehuneko 1'50 izanen da.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta

Hirigintzari buruzko legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak

V.1) Lurzatiketa lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 5.200 pezeta.

V.2) Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentziarako espediente bakoitza tramitatu eta ebazteak sortzen duen tasa: 15.600 pezeta.

V.3) Eraispen lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazioa, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badira.

Tasa honen kuota honela kalkulatuko da: zerga oinarriari (12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztua) ondoko karga tasa aplikatuz: ehuneko 2,2.

V.4) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Espediente lizentzia bakoitza izapidatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 82.000 pezeta.

100 metro karratu baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, 50 pezeta kobratuko dira, gainera, azalera erabilgarriko metro karratu bakoitzagatik.

VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzial edo bereziak izapidatzea: 52.000 pezeta.

-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 26.000 pezeta.

-Birzatiketak: 52.000 pezeta.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.250 pezeta.

-V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak: 6.250 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO ETA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

50 metro karratu arte: 900 pta./metro karratua.

51etik 100 metro karratu arte: 750 pta./metro karratua.

101etik 400 metro karratu arte: 650 pta./metro karratua.

401etik 1.000 metro karratu arte: 500 pta./metro karratua.

1.000 metro karratu baino gehiago: 425 pta./metro karratua.

ORDENANTZA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak ondoko tarifara bildu dira:

I. epigrafea.

Jarduera sailkatuen eta gainerako ordenantza eta erabakien arloan ezarritakoaren ondorioz eta udal ondarean kalte egiteagatik egindako ikuskapen agertaldiak: agertaldi bakoitzagatik, 17.700 pezeta.

II. epigrafea.

Eraikinen ikuskapena, haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri espedienteetan:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 17.700 pezeta.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 12.500 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

E R A N S K I N A

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak:

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek honako zenbateko hauek dauzkate:

1. 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 9.100 pezeta.

2. 2.500etik 5.000era bitarteko kilogramoko ibilgailuak: 14.650 pezeta.

3. 5.000 kilogramo baino gehiagoko ibilgailuak: 26.500 pezeta.

Ziklomotoreak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada, 5.400 pezetako tarifa sortuko da.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal altxatokietara eramateko lanak hasiak direlarik, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik lan hori burutzen ahal ez bada, aitzineko tarifak ehuneko 50 murriztuko dira.

Altxatoki zerbitzuko kuotak:

Ibilgailua kendu eta jakinarazi ondoren hogeita lau ordu iraganik, kuota hauek aplikatuko dira eguneko edo zatikiko, harik eta berreskuratu arte:

1. Ziklomotore eta motorrak: 250 pezeta eguneko.

2. 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 550 pezeta eguneko.

3. 2.500 kilogramotik goitiko ibilgailuak: 1.300 pezeta eguneko.

4. egunetik goiti, aitzineko kuotak ehuneko 25 handituko dira.

Kuota hauek udal tasaren izaera izanen dute eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira.

UDALAREN ZAKURTEGI ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA

Zakurrak bildu eta Udal Zakurtegira eraman, eta Zakurtegiko egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak honakoak dira:

-Zakurrak biltzea, oro har: 2.600 pezeta.

-Zakurtegiko egonaldiak (eguneko): 600 pezeta.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I epigrafea.-Ibilgailuen sarbidea:

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal eta urte bakoitzeko:

Ibilgailu 1etik 5era: 4.500 pezeta.

6 ibilgailutik 10era: 6.800 pezeta.

11 ibilgailutik 25era: 11.250 pezeta.

26 ibilgailutik 50era: 15.600 pezeta.

51 ibilgailutik 75era: 22.050 pezeta.

76 ibilgailutik 100era: 27.350 pezeta.

101 ibilgailutik 150era: 32.200 pezeta.

150 ibilgailu baino gehiago: 41.550 pezeta.

I.2. Merkataritza edo industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, auto-omnibus motako ibilgailu bakoitzeko 10 toki kalkulatuz, eta berdin herrestatzeko kamioi edo ibilgailuen kasuan gehieneko zama edo zatikiko 2 tona metriko bakoitzeko.

Gutieneko tarifa 4.500 pezeta (5 ibilgailurena).

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko lantegiak, nolanahikoak direla, hornitegiak eta erakusketa tokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean.

Tarifa: 13.500 pezeta.

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

50 ibilgailura bitarte: 15.600 pezeta.

51 ibilgailutik 75era: 22.100 pezeta.

76 ibilgailutik 100era: 27.350 pezeta.

101 ibilgailutik 150era: 32.200 pezeta.

150 ibilgailu baino gehiago: 41.550 pezeta.

I.5. Ordutegiekiko lizentziak, eta, beraz, aparkatzeko debekua dutenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, ehuneko 44 merkeago.

I.6. Sarbidearen aitzineko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, hamabostaldietarako edo bertze epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera mugaturik badaude ere. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, ehuneko 50 merkeago.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea

II.1 Gau eta eguneko erreserba:

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean, 9.350 pezeta.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean, 6.450 pezeta.

Erreserba baimendua baldin badago aparkatzeko txandakako debekua duen karrika bateko bi espaloietan, tarifa kalkulatuko da alde bakar bateko neurrien arabera, hain zuzen ere, alde luzeenaren arabera.

III. epigrafea.-Seinaleztapen-diskoak.

V.1. a) Pasabideak seinaleztatzeko diskoak: 3.250 pezeta.

LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honakoak dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino tikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik: 2.600 pezeta.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat bada edo gehiago, metro luze bakoitzagatik: 2.700 pezeta.

II. epigrafea.-Fidantza zangak irekitzeagatik.

Fidantza, metro lineal bakoitzeko: 12.000 pezeta.

EREMU PUBLIKOAN KIOSKOAK EZARTZEKO ORDENANTZARI DAGOZKION TARIFEN ERANSKINA

Eremu publikoan kioskoak ezartzeko tasa:

Maiatzetik urrirako denboraldia: 35.850 pezeta.

UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak.

-Ekitaldi aretoa.

-Erabiltzeko prezioa, orduko: 12.200 pezeta.

-8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordu arte: 72.700 pezeta.

-Heritarren bileretarako aretoak: 10.400 pezeta.

Jaiegunetan tarifak ehuneko 50 handituko dira.

UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

3 ordu bitarteko ikastaro edo tailerra: 6.850 pezeta.

6 ordu bitarteko ikastaro edo tailerra: 11.350 pezeta.

10etik 15 ordura bitarteko ikastaro edo tailerra: 1.600dik 3.650 pezeta bitarte.

15etik 30 ordura bitarteko ikastaro edo tailerra: 3.650etik 6.750 pezeta bitarte.

30etik 50 ordura bitarteko ikastaro edo tailerra: 6.750etik 9.350 pezeta bitarte.

50 ordu baino gehiagoko ikastaro edo tailerra: 10.400Dik 15.600 pezeta bitarte.

PREZIO PUBLIKOAK, UDALAREN GARABI ZERBITZUA EGITEAGATIK

TARIFEN ERANSKINA

Garabi bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko 7.500 pezeta.

HIRILURRAREN GAINEKO KONTRIBUZIOAN APLIKATU BEHARREKO TASA BERRIA

2001eko urtarrilaren 1etik aitzina Barañaingo hirilurraren gaineko kontribuzioan aplikatu beharreko tasa ehuneko 0,353 izanen da hiriko unitateetarako.

2001erako katastroko balioak berritzen badira, lurraldearen gaineko kontribuziorako karga tasak bertzerik gabe aldatuko dira, banaz-bertzeko azken emaitza 2000koa bezalakoa izan dadin, ehuneko 3,82 gehituta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritako mugen barnean.

Lurzoru batzuei hiri lurzoruen kalifikazioa ematen bazaie ere, kalkulu horretarako ez dira erabiliko lurzoru berri horien balioak, ezta 2001erako altak ere.

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAN APLIKATU BEHARREKO GUTIENEKO INDIZEA

2001eko urtarrilaren 1etik aitzina jarduera ekonomikoen gaineko zergan ezarritako gutieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizea ehuneko 1,194 izanen da.

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA 2001EKO PREZIO PUBLIKOAK

Frontoiko sarrerak (abonatu gabe): 600 pezeta (3,61 euro).

Tenis pista (abonatu gabe): 600 pezeta (3,61 euro).

Frontoiko argia (inor abonaturik ez badago): 600 pezeta (3,61 euro).

Igerileku estaliko sarrerak: 600 pezeta (3,61 euro).

Futbolerako sarrerak: 700 pezeta (4,21 euro).

Ospakizunetarako sarrerak (urtebetetzeak) (abonatu

gabe):

-14 urtetik beheiti: 100 pezeta (0,60 euro).

-14 urtetik goiti: 300 pezeta (1,80 euro).

Karnetak egitea:

-Abonatu berriak: 200 pezeta (1,20 euro).

-Berritzea: 750 pezeta (4,51 euro).

Erroldatuen udako sarrerak:

-Adinez nagusiak, egunero: 1.000 pezeta (6,01 euro).

-10etik 17 urte bitarte, egun baterako: 650 pezeta (3,91 euro).

-2tik 10 urte bitarte, egun baterako: 400 pezeta (2,40 euro).

Zaintzaileen abonuak, hilabete baterako (haur erroldatuak): 7.000 pezeta (42,07 euro).

Gizarte Ongizateko abonuak, hilabete baterako: 6.300 pezeta (37,86 euro).

Kirolariendako abonuak, urte baterako: 7.000 pezeta (42,07 euro).

Abonatuen kuotak:

-Adinez nagusiak: 1.165 pezeta (7,00 euro).

-14tik 17 urte bitarte: 775 pezeta (4,66 euro).

-10etik 13 urte bitarte: 520 pezeta (3,13 euro).

-10etik 2 urte bitarte: 125 pezeta (0,75 euro).

-Erretiratuak: 475 pezeta (2,85 euro).

Entratikoa:

-Arrunta: 30.500 pezeta (183,31 euro).

-Abonatu berri erretiratuak: 15.000 pezeta (90,15 euro).

Takillak: 1.000 pezeta (6,01 euro).

Tenis ikastaroak:

-Abonaturik (pezeta/hilabetea): 4.600 pezeta (27,65 euro).

-Abonatu gabe (pezeta/hilabetea): 6.000 pezeta (36,06 euro).

Igeriketa ikastaroak:

-Abonaturik (8 orduko ikastaroa): 3.400 pezeta (20,43 euro).

-Abonatu gabe (8 orduko ikastaroa): 5.000 pezeta (30,05 euro).

Tai Chi ikastaroa (lauhilekoa):

-Abonaturik: 8.000 pezeta (48,08 euro).

-Abonatu gabe: 11.000 pezeta (66,11 euro).

Streching ikastaroa (lauhilekoa):

-Abonaturik: 8.000 pezeta (48,08 euro).

-Abonatu gabe: 11.000 pezeta (66,11 euro).

Pintura ikastaroa (lauhilekoa):

-Abonaturik: 7.000 pezeta (42,07 euro).

-Abonatu gabe: 10.000 pezeta (60,10 euro).

Xake ikastaroa (lauhilekoa):

-Abonaturik: 7.000 pezeta (42,07 euro).

-Abonatu gabe: 10.000 pezeta (60,10 euro).

Saloiko dantzen ikastaroa (lauhilekoa):

-Abonaturik: 7.000 pezeta (42,07 euro).

-Abonatu gabe: 10.000 pezeta (60,10 euro).

Dantza latinoen ikastaroa:

-Abonaturik: 7.000 pezeta (42,07 euro).

-Abonatu gabe: 1.000 pezeta (60,10 euro).

Uva izpiak: 500 pezeta (3,01 euro).

Igerileku estaliko hilabeteko abonua:

-Erroldaturik: 5.000 pezeta (30,05 euro).

-Erroldatu gabe: 7.000 pezeta (42,07 euro).

Igerileku estaliko hilabeteko abonua, adingabeendako:

-Erroldaturik: 3.000 pezeta (18,03 euro).

-Erroldatu gabe: 4.000 pezeta (24,04 euro).

Udako abonua, hilabetekoa:

-Erroldaturik: 9.500 pezeta (57,10 euro).

-Erroldatu gabe: 12.000 pezeta (72,12 euro).

Udako abonua, hilabete erdikoa:

-Erroldaturik: 5.000 pezeta (30,05 euro).

-Erroldatu gabe: 6.000 pezeta (36,06 euro).

Udako abonua, hilabetekoa, adingabeendako:

-Erroldaturik: 4.750 pezeta (28,55 euro).

-Erroldatu gabe: 6.000 pezeta (36,06 euro).

Udako abonua, hilabete erdikoa, adingabeendako:

-Erroldaturik: 2.500 pezeta (15,03 euro).

-Erroldatu gabe: 3.000 pezeta (18,03 euro).

Lagunak Udal Zerbitzuak zerrenda honetan sartu gabeko erroldatu gabeei zerbitzurik eskaintzen badie, haien prezioa izanen da erroldatu abonatu gabeei aplikatzen zaiena gehi ehuneko 30.

"LUIS MORONDO" MUSIKA ESKOLAKO TASAK, 2001-2002 IKASTURTERAKO

Musika Eskolako ikasleak:

Erroldaturik:

-Matrikula: 43.800 pezeta.

-2. musika tresna: 31.450 pezeta.

-7 urtetik beheitikoak: 13.480 pezeta.

Erroldatu gabe:

-Matrikula: 66.270 pezeta.

-2. musika tresna: 50.540 pezeta.

-7 urtetik beheitikoak: 24.700 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A0101447