36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: José Antonio Rodrigo Carte. Jarduera: ehungintzako biltegia eta erakustokia (paratzea). Tokia: O karrika, 2 zenbakia.

Mutiloan, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0102074