36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 13/2001 Foru Aginduarena. Haren bidez, erabilitako ibilgailuen batez besteko salneurriak onetsi ziren, Oinordetzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Garraiobide zenbaiten gaineko Zerga Bereziaren kudeaketan aplikatzeko.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 13/2001 Foru Agindua (erabilitako ibilgailuen batez besteko salneurriak onetsi ziren, Oinordetzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Garraiobide zenbaiten gaineko Zerga Bereziaren kudeaketan aplikatzeko) 2001eko martxoaren 2ko 28. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Argitalpenean akatsak daudela oharturik, zuzendu egin dira, Foru Aginduari dagokion akats zuzenketaren bidez.

-Foru Aginduaren I. eranskinean:

1685. orrialdean, "1.-Turismoak" koadroaren aurretik honako hau gehitu: "Lehenbiziko matrikulazioaren ondoko lehenbiziko urtean erabilitako turismoen batez besteko prezioak".

"1.-Turismoak" koadroan, "Balioa" zutabean "mila pezeta" gehitu.

"2.-Mendi ibilgailuak" koadroan, "Balioa" zutabean "mila pezeta" gehitu.

-Foru Aginduaren II. eranskinean:

"1.-Ontzi motordunak" koadroan, "Neurriak (mm)" zutabean "Neurriak (m)" jarri behar da, eta "Prezioa" zutabean "mila pezeta" gehitu.

"2.-Belauntziak" koadroan, "Neurriak (mm)" zutabean "Neurriak (m)" jarri behar da, eta "Prezioa" zutabean "mila pezeta" gehitu.

-III. eranskinean, azken lerroaldean, "...Ekonomi eta Ogasun Ministerioak..." ageri den tokian, "...Ekonomi eta Ogasun Departamentuak..." jarri behar da.

-IV. eranskineko izenburuan, "...Ekonomi eta Ogasun Ministerioak..." ageri den tokian, "...Ekonomi eta Ogasun Departamentuak..." jarri behar da.

Iragarkiaren kodea: a0102490