36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Oihan enkantea

Urdiaingo Udalak plegu itxien bidezko enkanterako deia egin du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko: 620 haritz eta pago, 518 metro kubiko zur eta 28 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 3.713.850 pezeta.

Enkante honetan parte hartzeko interesa dutenek 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, beren eskaintzak aurkezteko, espedientean dagoen ereduari lotuak.

Aurkeztutako proposamenak jarraian irekiko dira.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua udal bulegoetan dago ikusgai, interesatuen eskura.

Urdiainen, bi mila eta bateko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Iñigo Etxeberria Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0102236