36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa

Tuterako Udalak Tuteran (Nafarroa) 2001ean eta 2002an jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa arautzen duten oinarriak onestea erabaki zuen, 2001eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran.

Eskaintza edo proposamenen aurkezpena: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lehiaketa arautzen duten oinarriak interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren (Turismo) alorrean, bulego orduetan azter daitezen, erran nahi baita, 9:00etatik 13:30etara.

Tuteran, bi mila eta bateko otsailaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0102235